Páginas

lunes, 9 de marzo de 2020

BARDEAREN FAUNAREN BABESERAKO JARDUNALDIETAN PARTE HARTUKO DU DEFENTSA MINISTERIOAK

Maniobra militarren ondoren faunari buruzko jardunaldi zientifikoak antolatu ditu Bardeako Batzordeak. Ekologistak Martxan taldeak ohar baten bidez salatu duenez, Ingurumen Ministerioa "irudia garbitzen" saiatzen ari da, bai Bardeako Komunitatearena, baita Natura Parke eta Biosfera Erreserba baten erdian Tiro Poligonoa existitzearena ere.
Bardeak eta Biodiversidad Fundazioak (Ingurumen Ministerioa) faunaren babesari buruzko dibulgazio jardunaldiak antolatu dituztelako sortu da protesta; jardunaldi horietan Defentsa Ministerioak parte hartuko du, eta jardunaldietako bat tiro eremuaren instalazioen barruan ere eginen dute, inguru horretan maniobra militar batzuk egin eta hurrengo asteburuan.
"Bardean halako zentzugabekeriak eta kontraesanak gertatzen dira”, salatu du talde horrek; izan ere, "ia egun beretan ariketa militarrak eta dibulgazio jardunaldi zientifikoak egingo dituzte". Ildo horretan, maniobrak direla eta, Bardeak itxita geratuko direla gogorarazi dute, "natur parke osoari eta Nafarroako eta Aragoiko eremu mugakideei eragiten dien jarduera bat”, azpimarratu dute. Eta faunaren babesarekin zerikusia duen argudioa ere jarri dute mahai gainean: “Nabarmendu behar da erabat bateraezina dela maniobra horiek hazkuntza garaian egiten diren espezieen zaintzarekin ".
(
klik egin-ver más)Euskalerria Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario