Urruñan, Ziburun, Biriatun eta Uztaritzen (Lapurdi) gailendu dira abertzaleak, besteak beste. Urruñan eta Ziburun, Frantziako eskuina izan da herriko etxeen buru hainbat kargualdiz jarraian. Lehen aldiz, EH BAIk sostengaturiko zerrendek lortu dute lehen postura heltzea. Elgarrekin Urruña zerrendarekin: 1668 boz lortu dituzte guztira abertzaleek. Filipe Aramendik parean bi lista izan ditu: Francis Gavilan (Errepublikanoak) eta Sebastien Etxebarne (zentro eskuina). Gavilan auzapez ohiaren axuant izan da 6 urtez, eta bozen %29,79 lortu ditu. Etxebarnek berritasuna ekarri zuen Urruñako panorama politikoan, eta bozen %29,38 lortu ditu.
Aise aitzinetik jalgi da Eneko Aldanaren zerrenda Ziburun, %44,66ko emaitzarekin. Bigarren, Isabelle Dubarbier, Guy Poulou orain arteko auzapezaren segidakoa: %17,16. Hirugarren, Henri Hirigoienberri: %13,6. Ondotik, hurbil datoz Dominique Duguet eta Joseph Aranbururen zerrendak. Kasik 800 bozen diferentzia atera dio Aldanaren zerrendak Dubarbieren zerrendari.
Biriatun, bi zerrenda izan dira lehian. Hamarkadetan auzapez izan denari, Michel Hiriarti, lehia egin dio Solange Demarcq-Egiguren abertzaleak, eta lehen itzulitik nahiko boz lortu ditu auzapez izateko. Biriatuko Geroa abertzaleen zerrendak 309 bozekin irabazi du, eta Michel Hiriart auzapez ohiak 306 boz lortu ditu. (klik egin-ver más)
iparraldekohitza.eus
No hay comentarios:
Publicar un comentario