Páginas

jueves, 21 de mayo de 2020

BERRIZ ARNASTEKO GERTU (LEIRE ETXEZARRETA)



Hau dena amaitzen denean
eta lehen lerroan 
bizitzak jartzen direnean... 
eta elkarrengana iristeko
pantailarik
behar ez dugunean.

Akaso kontatuko dizut 
kafe usainak
esnatzen nauela goizetan,
eta ez dela erraza izan
zugana hurbiltzea
behar izan duzunetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario