Urtero antolatzen dugu EUSKARAREN EGUNA. Orain dela hilabete aurreratu genuen bezala, aurten ezinezkoa eginen zaigu hori egitea. Tafallan euskaraz hitz egiten dutenek edo gure hizkuntzarekiko sentiberatasuna dutenek, ordea, ez dute aukera hau galdu nahi Tafallan Euskararen Eguna zer den pozez gogoratzeko. Egun handia, jai-eguna, belaunaldien arteko topagunea, kultura partekatzeko eguna, arte-diziplinen erakustaldia, jolas-eguna, eta, batez ere, euskarazko komunikazio-eguna. Motibo horretan, Tafallako hainbat pertsonak bideo bat grabatu nahi izan dute.
Tafallako Udala
No hay comentarios:
Publicar un comentario