Páginas

viernes, 31 de julio de 2020

JOAN MARI TORREALDAI HIL DA

       2003an zapuztu zuen Egunkaria-ren proiektua Guardia Zibilak: indarrez itxi zuen euskarazko periodikoa, Espainiako Auzitegi Nazionalaren onespenez. Atxilotu egin zituzten arduradunak, tartean Torrealdai bera. Torturak salatu zituzten. Torrealdaik berak ez hasieran: bost urte behar izan zituen mina kanporatzeko. Zauri sakona izan zen. Eta ez zen atxiloaldi ondoren amaitu: 11 urteko auzibide luzeak etorri ziren ondoren —Torrealdai auzi nagusian eta ekonomikoan zegoen—. Absolbitu egin zituzten auzi nagusiko auzipetuak, eta auzi ekonomikoa artxibatu egin zuten.
                  Baina kaltea egina zegoen: kalte pertsonala eta kalte profesionala. «Sarraskia» egin ziotela salatu zuen: eramandako paper asko ez zizkioten itzuli, eta bueltatu zizkiotenak desordenaturik zeuden. «Ez da borondaterik gabe egina. Ezabatu egiten dizute memoria, badakite-eta ni bezalako baten indarra bere dosierretan dagoela. Nire informazio bilketetan oinarritutako lanik ez dut egin ordutik».
             Eta 2015ean azaleratu zen urteetan erraietan pilatutako mina. Hezur muineko minbizia atzeman zioten Torrealdairi, eta zuzenean lotu zuen torturarekin. Lotura bazegoela ondorioztatu zuen haren psikiatrak ere.   (klik egin-ver más)
BERRIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario