Urriaren 24tik azaroaren 12ra izango da Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren 2020ko edizioa. Iaz bezala, produktu bikainez osatutako 3 saski dituzu aukeran eta, auzolanari esker, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.
Baina aurten, elkartasuna biderkatu nahi dugu. Pandemiak eragindako nahas-mahasa dela eta, ikastolen jaialdiak eta Sortzenen jaia ezin izan dira egin eta Korrikarik ez dugu izango datorren udaberrian. Egoera honen aurrean ardura hartu nahi izan dugu eta, beraz, saski bakoitzeko 5 euroko ekarpen gehigarria eskatuko dizugu. Saski beltza eskatzekotan, 55€ ordainduko dituzu, trukean, saskiaz gain, Korrikaren katilua jasotzeko eta AEKri diru hori zuzenean bideratzeko, Korrika ez egiteak eragingo dion diru-galera arintzen laguntzeko. Saski berdea eskatzekotan, 65€ ordainduko dituzu, eta saskiaz gain, Seaskaren egutegia jasoko duzu eta Seaskari diru hori zuzenean bideratuko zaio, Herri Urrats ez egiteak eragin dion diru-galera arintzen laguntzeko. Saski zuria eskatzekotan, 75€ ordainduko duzu, saskiaz gain, D ereduaren haziak jasotzeko eta Sortzeni diru hori zuzenean bideratzeko, urteroko jaia ez egiteak eragin dion diru-galera arintzen laguntzeko. (klik egin-ver más)
zarrakaztelu.eus
No hay comentarios:
Publicar un comentario