Páginas

sábado, 10 de octubre de 2020

GALTXETABURU, DANTZA-JAUZIAK PLAZETARA ITZULI ZITUEN SOINULARIA

                Soinularia, kantaria eta kontalari ona. Galtxetaburu zendu zela 30 urte bete diren honetan haren musika eta dantza-jauzien berpiztean izan zuen eragina gogora ekarri dute Irulegi Irratian. 

                   Beñat Galtxetabururen oroitzapen eta musikak berpiztu dituzte Jean-Christian Irigoien semeak eta Jean-Michel Kantero Kiteria berarekin musikari aritutakoak. Maiz egiten diote tartea Irulegi Irratian gure musika eta dantzei; hamabostean behin esaterako, Marie Agnes Gorostiagek dantza-elkarrizketak eta dantza-gaiak jorratzen ditu Dantzan-ekin lankidetzan.

                            Hogeita hamar urte dira Beñat Irigoien Galtxetaburu (Kalifornia 1934 – Gamarte 1990) hil zela. Mañes Iriondo eta Graxina Bidart zituen gurasoak. Kaliforniako Monterrey Parken jaio zen, baina gero Gamarten bizi izan zen. Gaztetan heldu zion eskusoinuari, 17 urterekin eta 40 urtean ez zuen askatu.    (klik egin-ver más)

dantzan.eus

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario