Páginas

miércoles, 16 de diciembre de 2020

DURRUTI, EUSKAL ODOLEKO ANARKISTA

 Durruti izena aipatzea eta anarkismoa burura ekartzea gauza bera dira, XIX. mendeko bukaeran sortutako gizon honek sekulako borroka egin baitzuen langileriaren alde, bai bake garaian eskerreko mugimenduaren gora-beheretan eta ekintzetan parte hartuz eta bai geroago, 1936eko gerran, Espainian izan zen altxamendu faxistaren aurkako erresistentzia armatuan. Haren deiturak salatzen duen bezala, euskal jatorrikoa zen, arbasoak, aitaren aldetik, baxenafarrak zituen, Aiherrakoak.

.Durrutiren arbaso euskaldunen berri

Durruti, euskal odoleko anarkista   2014ko irailaren 7an, Mikel Asurmendik biziki artikulu interesgarria plazaratu zuen Argia aldizkarian. Aipatu artikuluan Durrutiren euskal jatorriaz aritu zen, ezezagunak zitzaizkigun datuak emanez. Artikuluan aipatzen zuenez, Durrutiren familiakoa den Xabier Martin deustuarra eta Baionan bizi den Xabier Elosegi ikertzaile tolosarra izan omen ziren artikulu hori egin ahal izateko informazio zehatza eman ziotenak.

        Informazio horren arabera, Laurent Durruti Etxegarai Nafarroa Behereko Aiherra herrian jaio zen 1842. urtean, Sarrigainea izeneko etxean, eta zortzi anai-arreben artean zazpigarrena zen. Gazte zelarik, Espainiako Leonera joan zen lan egitera. Zergatik? Hori da oraindik garbi ez dagoen afera. Kontua da, jakin badakigula, hogeita sei urterekin Leonen larrugile lanetan aritzen zela. 1865ean, Leonen, Josefina Malkorrekin ezkondu zen eta Jakes Egiagarai izan zen ezteiaren lekuko ofiziala. Ez dakigu zehazki nongo familia zen Malkor abizenekoa, baina bai Iparraldekoa zela. Xabier Elosegik Lapurdiko Ahetze herrian, deitura hori oso zabalduta dagoela erraiten digu.  (klik egin-ver más)

Joseba Aurkenerena (Zuzeu-n)

No hay comentarios:

Publicar un comentario