Páginas

martes, 1 de diciembre de 2020

EUSKARAZ ETA LANDA GUNEKO IZATEAK NOLA SALBATU DUEN ANTZINGO ESKOLA

     Herri txikia da Antzin eta ixtear egon zen bertako eskola publikoa, herriko haurrak hirietako ikastetxeetara joaten zirelako. Ikasleak erakartzeko, euskarazko D eredua ezartzea erabaki zuten, eta horri gehitu behar diogu pandemia garaian landa guneko eskolei balio handiagoa aitortzen zaiela: ikasle kopurua bikoiztu egin da bi ikasturtetan.

         Nafarroan dagoen Antzingo Lokiz eskola publikoaren egoera kritikoa ikusita, guraso eta hezitzaileek horri buelta ematea erabaki zuten: D eredua txertatu zuten ikastetxean, eskaintza erakargarriagoa egin nahian, eta bi ikasturtetan 22 ikasle izatetik 46 izatera pasa dira. 46 horietatik gehienak D ereduan ari dira (24 ikasle) eta beste 12ek A eredua mantendu dute (gaztelaniaz).

     Jada bertako ikasleak ez omen doaz hiri handiagoetako ikastetxeetara, gurasoek gustuko dutelako seme-alabek euskaraz ikastea eta landa guneko eskola txiki batean izatea. Gainera, hiriko jende batek herrira egin du, pandemia garaian. Hala azaldu du Lokizeko zuzendariak Diario de Noticias egunkarian. “Hemen ratioak txikiagoak dira eta metodologia aktiboagoak landu ditzakegu. Landa eremuko eskola batean handiagoa da gertutasuna, familiak hurbilago daude eta arauak malguagoak dira”.

      Aurreikusten dute haziz joango dela ikasle kopurua eta txiki geratuko dela egungo zentroa –bi gela eta hirugarren txikiago bat dute, eta gehiago handitzeko espaziorik ez–; ikastetxe handiago bat eraikitzeko aukera ari dira aztertzen, inguruko belaunaldi berriak hartu ahal izateko.

ARGIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario