Páginas

jueves, 21 de enero de 2021

PARLAMENTUAK ATZERA BOTA DU ETORKINAK D ETA A EREDUETARA GERTURATZEKO KANPAINA BATEN ESKAERA


 Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur, Navarra Sumaren, PSNren eta I-Eren aurkako botoekin, Geroa Bairen eta EH Bilduren aldekoekin eta Ahal Duguren abstentzioarekin. Nafarroako Gobernuari eskatzen zion “informazio eta sentsibilizazio kanpaina bat egin dezan, etorkinak D nahiz A ereduetan sar daitezen”.

Baztertutako mozioak bigarren atalean gobernuari eskatzen zion “beharreko mekanismoak gaitu ditzan, D eredua izan dadin –edo, kasua bada, A eredua– ikasle etorkinentzako lehen aukera: garraioa eta jantokia, laguntzak, orduak, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak bermatu, ikasle horiek bermez artatu ahal izateko (gainontzeko beste ereduetan bezala, baina eredu horien hizkuntz exigentzia desberdinari erreparatuta, gainera)”.

Navarra Sumak ordezteko zuzenketa bat aurkeztu du, Hezkuntza Departamentuari eskatzen ziona“azter zezan zer faktore biltzen diren ikasle etorkinen artean portzentaje txiki bat baizik ez izateko D eredua aukeratzen duena”. Atzera bota dute. Izquierda-Ezkerrak aurkeztutako ordezteko zuzenketa ere ez da onartu, sentsibilizazio eta sustapen kanpaina bat eskatzen zuena “eskola publikoan matrikulatzearen alde, bertan dauden hezkuntza ereduen gaineko informazioa emanez”.

Era berean, EH Bilduk gehitzeko zuzenketa aurkeztu du, etea ez da bozketara iritsi. Euskarabidea premiatu nahi zuen “eginkizun horretan inplikatzeko, toki entitateekin batera, ahaleginak areagotu baliabide edo euskarriak moldatze aldera, familia etorkinengana ere iristeko, era horretan kanpainari beharrezko zeharkakotasuna eta dimentsioa emanez”

Euskalerria Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario