Páginas

martes, 5 de enero de 2021

TXILEN IDATZIKO DA MUNDUKO LEHEN KONSTITUZIO PAREKIDEA

 Iragan urriaren 25ean egin zen bozketan lurperatu zuen Txilek Augusto Pinocheten diktaduraren oinordeko zen 1980ko Konstituzioa eta prozesu konstituziogile berri bat irekitzea ekarri zuen. Izan ere, egun horretan bozkatu zutenen %78ak konstituzioa aldatzeko erabakiaren aldeko botoa eman zuen (bozkatzera deitutako 14,7 milioi herritarren artetik, %50a baino gehiagok eman zuen botoa).

Meritxell Freixas-ek Pikara Magazinen argiraratu duen erreportaje landuan azaldu du konstituzio berri honen ezaugarri handietako bat, mugimendu feministaren borrokaren ondorio dela. Izan ere, konstituzioaren aldaketa aukeratzeaz gain, konstituzio berriko oinarrizko gutuna idazteko organoa aukeratu zuten herritarrek: 155 biltzarkide izango dira konstituzio berria idaztearen arduradunak eta datorren apirilean aukeratuko dituzte, udal hauteskundeekin batera. Prozesu horren berezitasuna da, erdiek emakumeak izan beharko dutela, legez hala ezarri dutelako. Ondorioz, Txile izango da munduko lehen herrialdea konstituzioa modu parekidean idatziko duena. 

Araudiak ezarri duenaren arabera, hauteskunde-barruti bakoitzean emakumeak izango dira zerrendaburu, eta gizonekin txandakatuko dira. Zerrenda bakoitia bada, onartzen da sexuetako batek bestea gainditzea gehienez hautagaitza batean. Gizonen eta emakumeen arteko aldea bi pertsonatik gorakoa denean, mekanismo zuzentzaile bat aplikatuko da. Ekimenaren egileek Mexikoren adibideari erreparatu zioten beraiena sortzeko, Mexikon 2018ko hauteskunde legegileetan arlo horretan aurrerapenak egin zituztelako.

ARGIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario