"Argentina, Txile eta Uruguaiko 11 lagun Lazkaoko euskaltegi-barnetegian ikasten ari dira beren euskara maila hobetzeko, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Datorren ostiral honetan bukatutzat emango dute ia-ia bi hilabeteko egonaldia Maizpiden.
Haien artean, Andrea Bella, Uruguai eta Argentinan euskara irakasle aritzen den montevideotarra dago. Bella euskaltzale sutsua eta euskararen aldeko hainbat ekimenetan partaidea da.
Bistan da, hango euskararen egoera ez dela erraza eta internet euskaraz egiteko oso baliabide interesgarria dela, batez ere euskaldunak ez diren testuinguruetan. Bellak aspaldi Mintzanet.neten parte hartzen du eta proiektu horri esker Zarrakaztelu ezagutzeko aukera izan zuen, otsailaren bigarren asteburuan.
Herria ez zen guztiz arrotza berarentzat. Izan ere, Mintzanet.net eta Jalgi Hadi Mundura ekimenei esker Zarrakaztelu eta Haziren berri izan zuen eta aurtengo herriko mintzodromoa on-line izan zenez, han parte hartu zuen, baita antolakuntzan ere.
Hemen, herrian, euskararen egoera eta Hazi hobeto ezagutzeko aukera izan zuen, bertako hainbat euskaldun ezagutu zituen eta bere ekimenei berri eman zuen. Egia esan, bere esperientzia ezagutzea oso aberasgarria izan zen eta oso baliogarria izan daiteke herria euskalduntzeko bide honetan. Nahi duzun arte, Andrea.”
zarrakaztelu.eus
No hay comentarios:
Publicar un comentario