Páginas

sábado, 29 de mayo de 2021

10.000 PERTSONA BAINO GEHIAGO BATU DIRA BAIONAN, MURGILTZEAREN DEFENTSAN

     Polemika handia eragin du azkeneko astean, Frantziako Konstituzio Kontseiluak ebatzi izana Asanblea Nazionalak joan den apirilaren 8an onartutako hizkuntza gutxituen legearen bi artikuluk errepublikaren konstituzioaren 2. artikuluaren kontra egiten dutela. Horrek arriskuan jarri ditu euskara eta beste hizkuntza gutxituak irakasteko indarrean dauden murgiltze ereduak.

   Horren aurka protesta egiteko, manifestazioa egiten ari dira, Baionan, Laugatik abiatuta. Ipar Euskal Herriko hautetsiek eta euskalgintzako eragileek mobilizazioarekin bat egiteko deia egin dute, eta, atzo, 200 pertsona ezagunek murgiltzearen aldeko manifestu bat kaleratu zuten, Gure hizkuntzak bizi daitezen! goiburupean.

   Zuzenean kontatzen ari gara manifestazioan gertatzen dena.   (klik egin-ver más)

BERRIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario