Páginas

miércoles, 26 de mayo de 2021

EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA EGINGO DUTE EKAINAREN 12AN, ZIBURUN

 Baltsan elkarteak eta "Argia" aldizkariak Ziburuko 2. Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo dute ekainaren 12an, larunbatarekin, Ziburun.

"Irun eta Baiona artean ez da euskarazko argitalpenei dedikaturiko liburu dendarik", antolatzaileek azaldu dutenez, eta "horri erantzun xumea" eman nahi dio Ziburuko Azokak. Euskarazko sorkuntza nagusi bilakatuko dute egun batez, 22 argitaletxeren lanak erakutsita, "erdarazko ekoizpenen artean oharkabean urtuak izateko partez".

Azokaren bigarren edizioan, hiru berritasun izango dira: "Iturri zaharreko ipuina" umeentzako ikuskizuna, Zirriborroka bertsolaritza eta komikigintza uztartuko dituen jarduera, eta Agustin Alkhat eta Julien Labaten kontzertua.

Osasun egoera kontuan izanda, maskara soinean eramateko, distantziak zaintzeko eta jardueretan eserita egoteko gomendioa egin dute antolatzaileek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario