Páginas

martes, 15 de junio de 2021

AGER VASCONUM LEHIAKETAK BADITU SARIDUNAK

 Sari banaketa datorren ekainaren 18an egingo da Kulturgunean 19:30ean, bertan Rotten XIII Tafalla eta Larragako taldea izango da bere diska berriko abesti batzuk akustikoan jotzen.

Idazleen jatorriari dagokionez aniztasuna somatu da, herrien zerrenda koloretsua baita: Erriberri, Tafalla, Puiu, Garinoain, Barasoain, Amunarrizketa, Beire, Sansomain, Miranda Arga, Lizarra, Arellano, Gorozin, Zangoza, Liedena eta Irunberri. Generoari dagokionez, emakume idazleen presentzia nabarmenagoa da gizonezkoena baino.

Jorratu dituzten gaiek oro har egunerokotasunarekin lotura dute: arrazakeria, maitasuna, bullynga, desio duten bidaia, irakasleekin duten harremana, familian eta inguru hurbilean izandako heriotzek sortzen duten hutsunea, beldurra, ametsak… Baina batzuk espaziora joan dira misio espazialean, iraganari bisita egin diote eta sekretu izkutuak aurkitu dituzte.

Castillo Suarez García, Angel Erro Jimenez, Jara Berrio Esquiroz eta Amaia Aldanondo Percaz izan dira epaileek eta lauren ustez, oso lan interesgarriak iritsi dira, zaila izanik kasu batzuetan zeinen alde egitea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario