Baxoko Filosofiako azterketa euskaraz egin zuten Baionako Bernat Etxepare lizeoko 40 ikaslek pasa den ekainaren 17an. Ikasle bakoitzak «euskaraz ikasteko nahia» azaldu zuen frantsesez azterketaren lehen atalean, baina gainontzeko ataletan euskaraz erantzun zuen. Desobedientzia ekintza egin aitzin egin zuten prentsaurrekoan azterketak ez gainditzeko arriskuaz ohartarazi zuten ikasleek, horren jakitun zirela; eta horrela izan da, nahiz eta gutxienez salbuespen bat ere izan den.
Zuzentzaileek ia azterketa guztiak suspenditu dituzte eta haien oharretan euskararen aldarriak duen «izaera politikoa» gaitzetsi dute. Ordea, izan da azterketa zuzendu dioten ikasle bat eta proba gainditzea lortu du, 20tik 12 punturekin. (klik egin-ver más)
GARA
No hay comentarios:
Publicar un comentario