Páginas

martes, 17 de agosto de 2021

MORLANS: ARTXIBATUTAKO TIROAK

       Aste Nagusiko larunbata zen Donostian. Goizeko lauretatik aurrera, Guardia Zibilak hainbat atxiloketa egiteari ekin zion Errenterian, Irunen, Usurbilen eta Gipuzkoako hiriburuan, ETAren Donostia komandoaren eta Ipar Haizea talde laguntzailearen aurkako operazio batean. Ordu gutxian hamar lagun atxilotu zituzten, eta ordurako protestak antolatzen hasiak ziren herrietan. 1991ko abuztuaren 17 hartako gertakari entzutetsuenak, ordea, 9:45ak aldera piztu ziren, Guardia Zibilak Morlans auzoko Tolaretxe eraikineko etxebizitza bat inguratu zuenean. Barruan, Donostia komandoko Patxi Itziar, Jokin Leunda eta Iñaki Ormaetxea zeuden, Maria Eugenia Muñagorri pisuko jabearekin batera. Azken hura izan zen goiz horren amaieran etxebizitzatik bizirik atera zen bakarra.  (klik egin-ver más)

Iñaki Agirre Pérez, BERRIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario