Páginas

miércoles, 15 de septiembre de 2021

"HERRI TXIKI, INFERNU HANDI" SAIOAREN DENBORALDI BERRIAREN ESTREINALDIA, GAUR, GARESTIK

    Gaur itzuliko dira Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga "Herri Txiki, Infernua Handi" saioaren zortzigarren denboraldiarekin. Berrikuntzen artean, emisio egunaren aldaketa azpimarratu behar da: udazken honetan, herriz herri dabilen programa asteazkenetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

    Aurreko denboraldietako atalak kontuan hartuta, Gares izango da Zuhaitzek eta Pagadik bisitatuko duten 179. herria. Hasteko, Zuhaitz Gurrutxagak Txetxu aurkituko du Arga ibaian bainu bat hartzen eta berarekin sartuko da uretara. Ondoren, 24 urteko Ionerekin gosaldu eta berarekin twerking-a nola dantzatzen den ikasiko du. Martin izango da Zuhaitzekin topo egingo duen Gareseko hirugarren bizilaguna: Martinek dituen lau ezizen ezberdinen esanahiaz mintzatuko dira, marmitakoa eta babarrun gorriak dastatzen dituzten bitartean. Bukatzeko, Juankar El Cortecicasen harategian izango da Zuhaitz bertako berezitasuna prestatzen: txistorra.

    Pagadik, bestalde, eguna hasteko, Fernando aurkituko du Garesko zubi gainean. Fernandok XI. mendeko zubi honen historiaren berri emango dio eta herriko armarrian dagoen txoriaren kondaira azalduko dio. Ondoren, Aritz gaztea herriko zenbait familiak dituzten goitizenen inguruan arituko da Pagadirekin. Goitizen gehienak txori klaseetan dute jatorria. Bestalde, Garesen topatu dezakegun beste bitxikerietako bat Munduko Laiarien lasterketa da. Garai batean soroetarako lanabes zena lasterketa egiteko tresna bihurtu zen orain 30 bat urte. Guillermo Willy El perdiz-ek emango dio Pagadiri lasterketa honen jatorriaren berri. Bukatzeko, Olaia Txokarroren arte galeria urbanoa erakutsiko digu Pagadik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario