Páginas

viernes, 15 de octubre de 2021

MAULERA JOATEN ZIREN AINARAK EZAGUTZEKO, PROIEKTU TRANSMEDIA BAT SORTU DUTE

            Zaraitzu eta Errronkaritik (Nafarroa) eta Aragoitik (Espainia) 12-25 urte arteko milaka neska gazte joaten ziren Maulera, 1870etik 1940era, espartingintzan lan egitera, zola eta oihala jostera nagusiki. Sasoikako migrazioa zen hura, urrian jaioterritik abiatu eta apirilean itzultzen baitziren gazteak. Beste giro bat ezagutu zuten Zuberoako hiriburuan, eta Pirinioen beste aldean aurki ezin zitezkeen objektu eta arropa asko erosteko aukera izaten zuten. Migrazio istorio hura ezagutarazteko, Ainarak proiektu transmedia abiarazi dute Maluta Films (Donostia) eta 601 Producciones (Iruñea) ekoiztetxeek, Aldudarrak Bideorekin (Bidarrai, Nafarroa Beherea) batera. Martxan da jada Ainarak.eus webdoka, eta martxoan izen bereko dokumentala estreinatuko dute Euskal Herriko zinema aretoetan.  (klik egin-ver más)

Urtzi Urkizu, BERRIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario