Páginas

domingo, 19 de diciembre de 2021

EGIA OINARRI


                      Iñigo Cabacasen heriotzari buruzko barne ikerketa emaitzarik gabe itxi du Ertzaintzak. Ezin omen da jakin nork jaurti zuen Iñigo hil zuen gomazko pilota, eta, gainera, polizia-ekintza hartan parte hartu zuten ertzainik gehienak erakundez kanpo omen daude dagoeneko. Ertzaintzari ez dio batere onik egiten jardunbide horrek, eta erakundea balioesten dugunok izan behar genuke zorrotzenak. Iñigoren gurasoak haiekin enpatiarik eta gizatasunik izan ez dela esaten entzutea, berriz, guztiz erdiragarria da. Ekintza neurrigabe batek semerik gabe utzi zituen; egia, justizia eta erreparazioa zor zaie, enpatia eta gizatasuna. Besteak beste, Ertzaintzaren hobe beharrez.

Xabier Euzkitze, Noticias Taldean

No hay comentarios:

Publicar un comentario