Páginas

lunes, 6 de diciembre de 2021

KOLDO ALIJOSTES: "TXABI ETXEBARRIETA NOLA HILTZEN ZUTEN IKUSI ZUEN GURE OSABAK"


    Koldo Alijostes Bordagarai. Amezketa, 1962. Teknologia irakasle eta IKT arduradun Gasteizko Koldo Mitxelena Institutuan. Historia du maite, memoria historikoa landua du oroimenarenharra.koldomitxelena.net gunean, eta mitologia, berriz, amaroa.eus-en. Euskal Herriko mitologiaren jainkoak eta jeinuak liburuaren egile da iazko Bizitzak baino lehen. Gure solaskidearen kasuan, bizitza bete kontu bezainbat da kontu bete bizitza. Gure historia kontatu du, etxetik.

     Txabi Etxebarrietaren heriotza bertatik bertara kontatu duzu, adibidez.

     Gure osaba [Eduardo Osa Santibañez] hantxe zegoelako. Beti kontatu izan da han Txabi Etxebarrieta eta Iñaki Sarasketa zeudela. Eta guardia zibilak, alegia. Baina beste lekuko bat ere bazen han, ezkutukoa: gure osaba zena. Etxebarrieta hil zuten, eta Sarasketak ere ez zuen jakin zer gertatu zen, larri hartan korrika, ahal zuen moduan eta nola hala alde egin zuen-eta handik. Gure osaba, berriz, autoan zegoen, bera zen txofer. Hantxe zegoen, gertatutakoa bizi izan zuen. Batetik, guardia zibila tiroka, eta Sarasketa, korrika. Bestetik, Etxebarrieta nola hiltzen zuten ikusi zuen. Osabak kontatuta bezala kontatzen zuen gure aitak. Etxebarrieta bertatik bertara hil zutela esaten zuen. Guardia zibil batek Etxebarrieta aurrez aurre helduta zeukala, ez mugitzeko eran, eta beste guardia zibilak, Sarasketak ihes egin zuenean, haiengana joan zela, pistola bi gorputzen artean sartu, arma jiratu eta tiro egin zuela Etxebarrietaren kontra. Halaxe kontatzen zuen beti gure aitak, osabak berari halaxe kontatuta. Hori ez zen inoiz argitaratu, Bizitzak liburuan agertu arte. Damutu zitzaidan osabari zuzenean kontu gehiago ez bildua. Osabak aitari kontatuta jakin nuen… Zenbat  historia galdu ditugun! Pena ematen dit. (klik egin-ver más)

Miel Anjel Elustondo, ARGIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario