Gure eskualdeari dagokionez, Erriberatik Zangozalderako egin ohi duen ibilbidean, aurten berritasun bat daukagu aipagai. Martzilla eta Kaparrotsutik Aragoi ibaiaren bidetik jarraituko du Zangozaraino, aspaldi-aspaldiko partez. Melida eta Zarrakaztelu zeharkatuz Eta ez nolanahiko egunean eta ordutegian, igande arratsalde batean baizik. Apirilaren 3an, hain zuzen.
Bezperan berriz, apirilak 2, Mendigorria (18:49), Artaxoa (19:43), Tafalla (20:59), eta Larraga (23;02) gurutzatuko ditu. Hauek ere eska litezkeen ordutegi eskerronenetarikoak, zalantzarik gabe. Hutsune bat aipatzearren, Erriberritik ez da pasako oraingoan. Baina urrundik ere ez, egia esan.
Ea osasun-egoera orokorra eta eguraldia ere zorteko ditugun. Lanari ekin behar orain, dena ahalik eta ongien atera dadin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario