Páginas

domingo, 30 de enero de 2022

SOZIALISTEK ALDE HANDIAREKIN IRABAZI DUTE PORTUGALEN

 Antonio Costa lehen ministroa buru duen Alderdi Sozialistak (PS) irabazi ditu Portugalen gaur egin dituzten hauteskunde legegileak, baita alde nabarmenarekin irabazi ere. Botoen % 97tik gora zenbatuta, sozialistek % 41 inguruko babesa eskuratu dute. Barne Administrazioko Ministerioak argitaratutako datuen arabera, PS da garaile argia, eta gehiengo absolututik gertu egongo da.

Oposizioko PSD alderdi zentro-eskuindarrak, Rui Riok gidatzen duenak, botoen % 28 lortuko du gutxi gora-behera.

Emaitza horiek oso desberdinak dira kanpainaren azken egunetan zabaldutako inkesten aldean, bi alderdien arteko berdinketa teknikoa iragartzen baitzuten.

Chega eskuin-muturreko alderdiak orain arte Parlamentuan diputatu bakarra zuen, baina botoen % 7 baino gehiago jasota, hirugarren indarra izango da.

Izan ere, orain arte postu horretan zegoen eta sozialistekin "geringonça" deiturikoa osatzen zuen Bloco de Esquerdak atzera egin du nabarmen, % 7tik % 3ra, eta bosgarren indarra izango da, komunistek eta berdeek osatutako koalizioaren atzetik. Inkesten arabera, abstentzioa 2019an izandakoa baino txikiagoa izango da, orduan % 51era iritsi ostean.

Portugalgo hauteskunde legegileak aurreratu egin behar izan dituzte sozialistek ez dutelako lortu aurrekontuak onartzea, eta bozketa Euskal Herriko 21:00etan amaitu da, Azore uharteetako azken hauteslekua itxi dutenean.

EITB

No hay comentarios:

Publicar un comentario