Páginas

viernes, 18 de febrero de 2022

GAZTELA-LEONGO HEDABIDE-INPERIO BATEK HANKA BAT NAFARROAN

    Gaztela eta Leongo hauteskundeak izan berri dira. Emaitzak azaltzeko, kontuan hartu behar da, besteak beste, hedabide/propaganda sarea nola dagoen eratua han. Pablo Iglesiasen La Base saioak dioenez, bi talde handik monopolizatzen dituzte bertako hedabideak: PROMECAL eta EDIGRUP taldeek. Bien artean kontrolatzen dituzte 16 egunkari, 30 irrati-kate eta bi telebista autonomiko. Ez dira hain justu ere ezkertiarrak.

   PROMECALen jabea da Antonio Miguel Méndez Pozo, eraikuntzako enpresaburua. Betiere La Baseren arabera, obra publikoen adjudikazioen bidez aberastu zen, eta espetxean izan zen ustelkeriagatik.

   Bada, PROMECAL taldearena da Navarra TV telebista. Eta PSNk, berak bakarrik, eta bere bazkideak eta aliatuak kontra izanda, eta Navarra Sumak berak zalantzak izanik, erabaki zuen 1,3 milioiko dirulaguntza ematea, zuzenean eta lehiarik gabe, telebisa kate horri. Zergatik? Txibitek, Remírezek, Gimenok eta gainerako “sozialistek” azaldu beharko dituzte beren arrazoiak.

Fermintxo Zabaltza (zuzeu.eus)

No hay comentarios:

Publicar un comentario