Páginas

domingo, 27 de febrero de 2022

GOZATUZ GOZARAZI, MUTURRERAINO

     Oinatzekin gozatu duguna, gozatzen ari garena eta oraindik ere gozatuko duguna –urriaren 8an erantziko ditu betiko galtza zuriak Leitzako plazan–, horren berea duen «gozatu» izan zen ziurrenik atzo goraino bete zen Labriten –eskaeren arabera beste hiru ere bete zitezkeen– gehien errepikatu zen hitza. Azken hilabeteetan izandako agur omenaldietako batean ere hala abestu zion eskuko min malapartatu bategatik leitzarraren azken partidan jokatzerik izan ez duen Iñaki Artolak; «gozatzea dek baldintza» eta horixe izan zen atzokoa, muturrerainoko gozamena, Oinatz Bengoetxearentzat eta bere lagunarte zabalarentzat.

     «Pilotari bizia bikaina da eta ez gozatzea pena ikaragarria», esaldiak ederki borobiltzen du leitzarrak txapelez harago utzi duen ondarea eta pilotalekuan, eta handik kanpo, bere ondoan egoteko zortea izan dutenek nekez ahaztuko zuten atzo Iruñean bizitakoa.  (klik egin-ver más)

Jon Ormazabal, GARAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario