Bihar, martxoak 4 ostirala aurkeztuko da Tafallako Kulturgunean arratsaldeko 20:30ean 8€ko sarrerarekin.
Nor ote dago erraldoien gonen azpian? Nola ikusten da mundua erraldoien barrutik? Herrietako erraldoien iruditeriatik modu poetikoan abiatuta, handia eta txikia izatearen arteko aldeaz, herrietako kulturgileen ikusezintasun hautazkoaz edo ez hautazkoaz, kultura bizitzeko moduez mintzo da Bidaide antzezlana. Bidaide antzezlana modu bisual, poetiko eta umoretsuan aldiro modu ezberdinean gauzatuko den antzerki-ekintza bat da. Muntai hau Udalbiltzak abiarazi duen Geuretik Sortuak programaren baitan dago, euskarazko arte sorkuntza arte eszenikoetan sustatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario