
Nola izan da goizeko atxiloketa? Zitaziorik ez dute erakutsi...
Kalera irten naizenean, behin eta berriz eskatu dut, baina ez didate eman nahi izan. Gazteari eman nahi zioten. Eman ere ez diote eman. Zitazioarekin etorri dira, eta ikusi dugu zeinek sinatzen zuten: Concepcion Espejel, Manuela Fernandez eta Eduardo a epaileek. Aukera izan dugu irakurtzeko xehe-xehe zer zioten, eta abokatua telefonoan zegoela egin da guztia. Alde horretatik, orain dela urte eta erdiko atxiloketarekin alderatuta, ni neroni gusturago geratu naiz, halako egoera txar batean.
BERRIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario