Páginas

lunes, 14 de mayo de 2012

ALBERTO IÑURRATEGIK "PORROTAREN ALDE" IKUS-ENTZUNEZKOA AURKEZTUKO DU BIHAR IRUÑAN

Iruñeko San Fermin ikastolak Oinezerako bidean antolatututako hitzaldi zikloaren barruan, Alberto Iñurrategi mendizale atxabaltar famatuak izango du hitza bihar asteartea, ikastolan bertan, arratsaldeko zazpietan hasita. Aurrez, "Porrotaren alde" izeneko ikus-entzunezkoa eskainiko da. 

Iñurrategiren iritzian “gaur egun mendizalea gero eta lehiakorragoa da hitzaren zentzurik zatarrenean”. Berak pentsatzen duen arabera, orain mendizaleek kosta ahala kosta gailurrak metatu behar dituzte eta horrek, gailurrak eskuratzeari gero eta gehiago izen ona galarazten dio. Denon artean mendia buruz behera jarri dugula adierazten du Albertok. Baina behintzat, "zorionez mendizaletasuna ez da kirol olinpikoa. Ez da txapelketarik antolatzen eta suerte handia da hori. Gure lehia ez da beste kirolari baten kontrakoa, geure buruaren kontrakoa baizik. Mendizaletasunak zaletasuna izaten jarraitzen duen neurrian, mendizalearen esku egongo da mendikoa kiroltasunez eta modu apalean egitea”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario