Iruñeko San Fermin ikastolak Oinezerako bidean antolatututako hitzaldi zikloaren barruan, Alberto Iñurrategi mendizale atxabaltar famatuak izango du hitza bihar asteartea, ikastolan bertan, arratsaldeko zazpietan hasita. Aurrez, "Porrotaren alde" izeneko ikus-entzunezkoa eskainiko da.
Iñurrategiren iritzian “gaur egun mendizalea gero eta lehiakorragoa da hitzaren
zentzurik zatarrenean”. Berak pentsatzen duen arabera, orain mendizaleek kosta
ahala kosta gailurrak metatu behar dituzte eta horrek, gailurrak eskuratzeari
gero eta gehiago izen ona galarazten dio. Denon artean mendia buruz behera jarri dugula adierazten du Albertok. Baina behintzat, "zorionez mendizaletasuna ez da kirol olinpikoa. Ez da txapelketarik antolatzen
eta suerte handia da hori. Gure lehia ez da beste kirolari baten kontrakoa,
geure buruaren kontrakoa baizik. Mendizaletasunak zaletasuna izaten jarraitzen
duen neurrian, mendizalearen esku egongo da mendikoa kiroltasunez eta modu
apalean egitea”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario