Páginas

viernes, 13 de julio de 2012

AUTOKRITIKA ASKATZAILEA

Miguel Angel Blanco Garrido, ekonomian lizentziatutako 29 urteko ermuar gaztea zen 1997an. Ikasketak amaitu ondoren aitarekin igeltsero lanetan ibili bazen ere, gero bilatu zuen berak ikasitakoari gehiago zegokion enplegua: Eibarko Eman Consulting enpresan egiten zuen lan. Lanaz gainera, musika zuen gogoko, bateria jotzen zuen herriko talde batean. Hori gutxi ez eta bi urte lehenago, bere lagun min batek animatuta, alderdi popularrean afiliatu zen; hirugarren joan zen Ermuko zerrendetan, eta zinegotzi aukeratu zuten. Ezaugarri horiekin, Miguel Angel, mutil aktibo eta konprometitua zela esan genezake, bere adineko beste hainbat bezala. Egunero hartzen zuen trena lanera joateko, ETA bere bidean gurutzatu, eta bahitu zuen arte. Handik bi egunera, mehatxua bete zuen ETAk: bi tiro eman zizkion bizkarretik, herri mailako politikan parte hartzea beste «bekaturik» ez zuen gaztea zerraldo utziz. (klik egin-ver más)
Aintzane Ezenarro, Berrian

No hay comentarios:

Publicar un comentario