Miguel Angel Blanco Garrido, ekonomian lizentziatutako 29 urteko ermuar gaztea
zen 1997an. Ikasketak amaitu ondoren aitarekin igeltsero lanetan ibili bazen
ere, gero bilatu zuen berak ikasitakoari gehiago zegokion enplegua: Eibarko Eman
Consulting enpresan egiten zuen lan. Lanaz gainera, musika zuen gogoko, bateria
jotzen zuen herriko talde batean. Hori gutxi ez eta bi urte lehenago, bere lagun
min batek animatuta, alderdi popularrean afiliatu zen; hirugarren joan zen
Ermuko zerrendetan, eta zinegotzi aukeratu zuten. Ezaugarri horiekin, Miguel
Angel, mutil aktibo eta konprometitua zela esan genezake, bere adineko beste
hainbat bezala. Egunero hartzen zuen trena lanera joateko, ETA bere bidean
gurutzatu, eta bahitu zuen arte. Handik bi egunera, mehatxua bete zuen ETAk: bi
tiro eman zizkion bizkarretik, herri mailako politikan parte hartzea beste
«bekaturik» ez zuen gaztea zerraldo utziz. (klik egin-ver más)
Aintzane Ezenarro, Berrian
No hay comentarios:
Publicar un comentario