Larunbatean, Zangozan eta, ondoko herrietan, Oibar, Ledea ta Gabarderalen ospatu
zen “Nafarroako Dantzari Eguna 2012” .
Hamabi taldek parte hartu zuten, Rocamador(Zangoza), bi taldekin, Otsagabia, Basakaitz (Iribas), Txori Zuri
(Berriozar), Elordi (Zizur), Mikelats (Atarrabia), Kurruskla (Izaba), Orritz
(Irurtzun), Amaiur, Iruña Taldea eta Oberena (Iruña). Goizean ordu berberean
herrietan banatu ziren, dantzak eskeintzeko.
Herrian
bertan bazkaldu eta gero, talde guztiak Zangozan elkartu ziren ibilbide
desberdinetan, zenbait plazetan euren dantzak irakasteko. Kale nagusian, jadanik denek batera eman zuten jaialdi nagusia. Gaua luzea
zen, dantzatzen eten gabe.
Horrela
ospatu zuen Rocamador taldeak bere 40. urtemuga; “Dantzari
Eguna” hau antolatzen: “Nafarroako Dantzarien
BIltzarra”
nafardantza.blogspot.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario