martes, 2 de octubre de 2012

NAFARROAKO DANTZARI EGUNA 2012 ZANGOZALDEAN


Larunbatean, Zangozan eta, ondoko herrietan, Oibar, Ledea ta Gabarderalen ospatu zen “Nafarroako Dantzari Eguna 2012”.
Hamabi taldek  parte hartu zuten, Rocamador(Zangoza), bi taldekin,  Otsagabia, Basakaitz (Iribas), Txori Zuri (Berriozar), Elordi (Zizur), Mikelats (Atarrabia), Kurruskla (Izaba), Orritz (Irurtzun), Amaiur, Iruña Taldea eta Oberena (Iruña). Goizean ordu berberean herrietan banatu ziren, dantzak eskeintzeko.
Herrian bertan bazkaldu eta gero, talde guztiak Zangozan elkartu ziren ibilbide desberdinetan, zenbait plazetan euren dantzak irakasteko. Kale  nagusian, jadanik denek  batera eman zuten jaialdi nagusia. Gaua luzea zen,  dantzatzen eten gabe.
Horrela ospatu zuen Rocamador taldeak bere 40. urtemuga; “Dantzari Eguna” hau antolatzen: “Nafarroako Dantzarien BIltzarra”  
nafardantza.blogspot.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario