Eskoriatzako Udala banderen legea betetzera behartu dute. Ondorioz,
udaletxeko balkoian eta pleno aretoan bandera espainola jarri beharko
dute. 2010. urtean iritsi zen denuntzia, eta eman ahal ziren pausu
guztiak eman ondoren, sententzia bete beharko dute hamar eguneko epean.
Beraz, datozen egunotan Eskoriatzako udaletxea bandera Espainola jarrita
ikusi ahal izango dugu, baina Espainiakoaz gain, Eskoriatzan bizi diren
beste 25 nazioetako banderak ere jarriko dituztela erabaki dute. Izan
ere, Eskoriatza herri anitza dela diote. (klik egin-ver más)
Amaia Txintxurreta, Goiena aldizkarian http://goiena.net/eskoriatza/
No hay comentarios:
Publicar un comentario