Páginas

miércoles, 2 de julio de 2014

"EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ" ELKARTEA TAFALLAKO UDALAREN ERANTZUN EZAZ KEXU

Duela hile batzuk “Udalak eta biok, euskaraz” dinamika abiarazi genuen Tafallan. Udalarekiko harremanak euskaraz izan daitezen norbanakoen borondatetik abiatuta udalean eskaera zuzenak aurkezteko ariketari hasiera eman genion. Herritarron euskaraz bizitzeko hautu pertsonala indartzearekin batera, Udalarekiko ahozko zein idatzizko harremana eta bere eskumena den errotulazioa euskaraz izan dadin aldaketak eragin nahi genituen.
Iragan martxoaren 28an 56 lagunen eskaerak aurkeztu genituen Udalean, sozializazio kanpaina baten ostean, dinamikaren berri emateko.
Ordutik ia hiru hilabete igaro diren honetan ez dugu Udalaren partetik inolako erantzunik jaso, eta zentzu horretan egoerak berdin jarraitzen du. (klik egin-ver más)
Tafallako Euskal Herrian Euskaraz

No hay comentarios:

Publicar un comentario