Páginas

lunes, 5 de febrero de 2018

INTELEKTUAL TXAPELDUNA

Badu meriturik UPNren eskutik politikari bihurturiko historialari horrek. Ricardo Feliu soziologoak erramolde biribil batekin diagnostikatu zuen navarrrrismoaren arazo serioenetako bat arlo intelektualean: “sinesgarritasun intelektualeko oso arazo sendo bat du”. Gaurko miseria intelektual horren ispilu gardena da UPNren talde parlamentarioa. Baina badu taldeak maila intelektual handiagoko kide bat, historialaria berau (eta euskalduna zorionez, erran dezagun bidenabar). Hortik datorkio meritua, zein ahalegin itzelak egin behar dituen hala holako zentzu logiko eta intelektualik emateko bere kideen zentzugabekeriei: benetako funanbulista batena egin behar du, eta batzuetan beheko sare gainean erori.  (klik egin-ver más)
Bixente Serrano Izko, Diario de Noticias-en

No hay comentarios:

Publicar un comentario