Páginas

viernes, 9 de marzo de 2018

ANA BELTRÁN: "NAFARROAKO PARLAMENTUAN EUSKARAZ HITZ EGITEA ERRESPETU FALTA DA"


Azken aldi honetan, Nafarroako eskuin politikoarentzat zein mediatikoarentzat edozein aitzakiak balio du euskararen inguruan polemika pizten saiatzeko, eta polemika horri etekin elektoralista ateratzen ahalegintzeko. Gero eta gertakari txikiagoengatik gero eta espantu handiagoak egiten dituzte. PPko parlamentari Ana Beltranek gaur egindakoa, horren adibide ezin hobea.
Soziolinguistika Klusterreko ordezkariak Nafarroako Parlamentuan izan dira, Euskararen Legearen aldaketari buruzko batzordean, foru erkidegoko azken datu soziolinguistikoen berri ematen. Eta Beltran andereak sekulakoak eta bi esan dizkie ordezkarioi eta batzordetik alde egin du, Beltranek berak azaldu duenez, agerraldi horretan euskaraz mintzatu direlako eta Hego Euskal Herria terminoa erabili dutelako.
Euskalerria Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario