Páginas

miércoles, 3 de junio de 2020

"HEMEN ORAINDIK FUSILARIEN OINORDEEK AGINTZEN DUTE"

Aita fusilatu zioten Elon 1936an, Esako beste sei lagunekin batera. Etxeko leihotik ikusi zuen kamioia herriko kuartelera etortzen, zazpi presoak atoira igoarazten… Ondoko urteetan, lapurretaren lekuko izan zen: lursailak eta etxabeak bereganatu zituzten faxistek. 91 urte ditu Carmen Garcia Pellonek, eta bizian ikusi duena kontatzen hasi da. Horixe ez dio barkatzen orduko agintarien askazi ezin heziak.

Mariano García Ilazorza zuen aita, Esako zinegotzi eta UGTko kide garai hartan, herriko sei lagunekin batera fusilatua. Harrezkero ez da haien berririk izan, Eloko nekazari batek haien gorpuak Elo bertako errepide bazterrean botata ikusi eta lurperatu zituztela besterik ez. Franco hil ondoko urteetan, gorpuzkiak berreskuratzen saiatuagatik ere, ez dute lortu. Memoria historikoa tarteko, oraingo garaian galdezka joan zaizkionean, aho-bilorik gabe hitz egin duenean, kontra jarri zaizkio herrian bertan. Errepresioaren biktimen Pozu Fortuna saria jaso zuen iaz Asturiasen, baina horrek ez dio gozarazi herriko garratza.  (klik egin-ver más)
Miel Anjel Elustondo, ARGIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario