
Mariano García Ilazorza zuen aita, Esako zinegotzi eta UGTko kide garai hartan, herriko sei lagunekin batera fusilatua. Harrezkero ez da haien berririk izan, Eloko nekazari batek haien gorpuak Elo bertako errepide bazterrean botata ikusi eta lurperatu zituztela besterik ez. Franco hil ondoko urteetan, gorpuzkiak berreskuratzen saiatuagatik ere, ez dute lortu. Memoria historikoa tarteko, oraingo garaian galdezka joan zaizkionean, aho-bilorik gabe hitz egin duenean, kontra jarri zaizkio herrian bertan. Errepresioaren biktimen Pozu Fortuna saria jaso zuen iaz Asturiasen, baina horrek ez dio gozarazi herriko garratza. (klik egin-ver más)
Miel Anjel Elustondo, ARGIAn
No hay comentarios:
Publicar un comentario