Euskalgintzaren Kontseiluak, erakundea osatzen duten zenbait bazkidetako ordezkariekin batera, agerraldia egin du Iruñeako Katakrak Aretoan. Hain zuzen, uztailaren 2an Iruñean antolatuko duen manifestazioa iragarri du; Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez! lelopean, 18:30ean abiatuko da mobilizazioa Baluarteko plazatik. Agerraldian izan dira, besteak beste, AEK, IKA, Nafarroako Ikastolen Elkartea, Sortzen eta EHEko ordezkariak, bai eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria ere. (klik egin-ver más)
Euskalgintzaren Kontseilua
No hay comentarios:
Publicar un comentario