
Hurrengo egunean, apirilak 1, larunbata, Caparrosokoek helduko diote lekukoari goizean (9:11). Murillete, Pitillas eta Beire tipi-tapa zeharkatuta, 11:23etan helduko da Korrika Erriberrira. Eta juxtu eguerdiko hamabietan Tafallan sartzeko betiko hitzordu hunkigarria izango da. San Martin Unx izango da zeharkatuko den Erdialdeko azken herria, handik Zangoza aldera jarraitzeko.
Aurten hogeigarren aldia izango duen Korrikak "batzuk" izango du lelotzat, bat eta zuk hitzak lotuz. Lankidetzaren lehentasuna azpimarratu nahi da horrela, euskara denon hizkuntza izateko nahia eta beharra agerian uzteko.
Otxandiotik abiatuko da martxoaren 30ean eta Iruñean amaituko du apirilaren 9an, 2.535 kilometro egin eta gero.