«Duintasunez hiltzeko eskubidea dute», esan zuen asteburuan Sebastian Piñerak, osasun arrazoiak argudiatuta berrogeialdia etxean igarotzeko baimena eskatu duten 29 militar ohiez galdetuta. Gizateriaren aurkako delituengatik daude zigortuta haietako gehienak. Duela hilabete eskatu zuten zigorra etxean betetzeko baimena, baina Helegite Auzitegiak ukatu egin zien. Orain, Txileko estatuburuak haien alde egin du. «Giza eskubideen aurkako krimenengatik edo beste edozein deliturengatik zigortutako edonork du etxean hiltzeko eskubidea, haren osasunak okerrera egiten duenean», defendatu zuen Piñerak.
Punta Peucoko espetxean daude indultua eskatu duten 29 militar ohiak —diktadura garaiko militarrentzat eraiki zuten presondegia—. Han espetxeratutakoen artean daude Heriotzaren Karabanan parte hartu zuten hainbat militar; besteak beste, Pedro Espinoza, 87 urtekoa. Orlando Letelier Atzerri ministro izandakoaren hilketan parte hartzeagatik zigortu zuten Espinoza. (klik egin-ver más)
BERRIA