Mostrando entradas con la etiqueta euskalerria irratia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskalerria irratia. Mostrar todas las entradas

miércoles, 4 de agosto de 2021

INMA LOPETEGI: "50 URTE BETE DITU LIZARRA IKASTOLAK, BAINA OSO GAZTEA DA"

     Lizarra Ikastolak bere bost hamarkadak omenduko ditu abuztuaren 13an eta 14an.  Hegan oinez lelopean, urriaren 16 eta 17an ospatuko du Nafarroa Oinez festa ikastolak. 34 urteko esperientzia pilatu du ikastetxean Inma Lopetegi irakasleak.

   1970eko irailaren 29an hasi zuen bere ibilbidea Lizarrako Ikastolak. Hogeita bost izan ziren lehen ikasturtea Lizarrako Udalak udal-pilotalekuan utzitako gela hartan estreinatu zutenak. 1973. urtean, gelak mailegu bidez familiek eskuratutako Nabarreria kaleko 1 zenbakian kokatuta ziren. Dena den, aldaketa esanguratsua 1977an iritsi zen, familiek Lizarra Ikastola Irakaskuntza eta Kontsumo Kooperatiba sortu, eta gelak garai bateko Eskolapioen Lehen Hezkuntzako eskola eta komentura eraman zituztenean. 

   1987an iritsi zen Inma Lopetegi, beste hainbat irakasle gazterekin batera. Erdal ingurune batean euskarazko inmertsio linguistiko eredua erabiltzen zuen lehen zentroa izan zen. Horretan ari da bost hamarkadaren ondotik, erengabe eraberritzen eta erronkak gainditzen. Lizarrerrian erabat errotuta dagoen ikastola da egun.    

Euskalerria Irratian emandako elkarrizketa entzun

sábado, 24 de julio de 2021

HOGEI URTE, GAZTELUKO PLAZA SUNTSITU ZUTENETIK

    2001eko uztailaren 23an hasi ziren Iruñeko bihotzeko plazako zuhaitzak kentzen. Aparkalekua eraikitzeko obren hasiera izan zen. Protesta ugari eragin zituen Yolanda Barcina alkatearen erabakiak.

    Uztailak 23 zituen orduan, eta 2001. urtea zen. Lehen argi izpiak atera gabe, Alde Zaharreko auzokideak lo zirela, motozerra eta hondeamakinak bidali zituen UPNko Yolanda Barcinaren udal gobernuak Iruñeko Gazteluko plazara. Hiria esnatu gabe zegoen, eta ez zen kasuallitatea izan: plazan aparkalekua eraikitzeko obren hasiera izan zen eta plaza birmoldatuko zuen proiektuak polemika piztu zuen herritarren artean.  

    Historialariek salatu dute ondare arkeologikoa kontuan hartu gabe egin zituztela obrak, ez zutela plazaren azpian zegoen aberastasun historikoa aintzat hartu. 

Euskalerria Irratia

jueves, 22 de julio de 2021

LIZARRA IKASTOLAK NAFARROA OINEZ FESTA OSPATUKO DU, BI EGUNETAN

 

       Lizarrako ikastolak jakinarazi du urriaren 16 eta 17an ospatuko duela festa, eta ez duela zerikusirik izango ohiko Nafarroa Oinezekin. Aurretik, zentroaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat jarduera egingo dituzte, abuztuaren 13 eta 14an. (klik egin-ver más)

Euskalerria Irratia

viernes, 30 de abril de 2021

HUERTA DE PERALTAKO LANGILEEK GREBA EGINEN DUTE BERRIRO

    LABek iragarri duenez, datorren astelehenean lehen greba eguna egingo dute Huerta de Peralta enpresan.  2018-2019ko neguan zehar, Huerta de Peraltako plantillak greba mugagabea egin zuen. 28 egun iraun zuen lanuzteak. Afrikatik migratutako pertsonek osatzen dute ia osoki enpresaren langileria. 

   Langileen eskaera asko jasotzen zituen akordio batekin amaitu zen protesta. Baina enpresako LABeko atalak salatu duenez, Huerta de Peraltako jabeek ez dute behar bezala bete sinatutakoa.

   Protestarien aurkako jazarpen eta erasoak salatu ditu azken urtean sindikatuak. Greba bitartean haren eragina ahultzeko zuzendaritzak kanpoko lehengaiak erosi zituen, eta greba eskubidearen kontrako neurri honi erantzuteko, furgoneta bat gurutzatu zuten Imanol Salinasek eta José Javier Osesek, LABeko kideek. Foruzainen salaketa epaitegietara iritsi zen. Bi sindikalistak ez ziren epaile aurrean azaldu. 5 hilabeteko espetxe zigorra jaso zuten 2019ko azaroan ekintzarengatik.

   Iazko azaroan, berriz, LAB sindikatuak eta Houssein Yagoubi Huerta de Peraltako enpresa batzordeko presidenteak salatu zuten jazarpena jasotzen ari zirela enpresako zuzendaritzaren eta CCOOen aldetik, eta sindikatu hori Yagoubiren kaleratzea bilatzen ari dela. 

Euskalerria Irratia

miércoles, 7 de abril de 2021

'DARDARA' FILMAK 10.000 IKUSLE BAINO GEHIAGO BILDU DITU

Duela hilabete baino gutxiago estreinatu zen Marina Lameiroren Dardarafilma, Punto de Vista jaialdia zabaltzeko egunean, martxoaren 15ean. Eta arrakasta itzela izaten ari da: dagoeneko 10.000 lagunek baino gehiagok ikusi dute.

Hamasei hilabete igaro dira Berri Txarrak taldeak agur esan zuenetik, Nafarroa Arenan, 11.000 zaleren aurrean. Kontzertu horrekin amaitutako agur bira da Marina Lameiroren bigarren lan luzearen oinarria, baina hortik harago doa: Berri Txarrak-en, haren musikaren eta taldearen jarraitzaileen arteko harremana islatu du.
Euskalerria Irratia


 .

lunes, 15 de marzo de 2021

AKORDIOA M.TORRESEN, KALERATZE KOPURUA 112ra MURRIZTEKO

 

     Mtorreseko zuzendaritzak eta CCOO eta CITE sindikatuek akordioa lortu dute enplegua erregulatzeko espedientearen inguruan. Kaleratze kopurua 162tik 112ra murriztu da, horietatik 64 Dorreko lantegian. ELAk ez du negoziaketan parte hartu, eta "ate itxian" egin dela salatu du.

    Akordioa igandean lortu zuten, enpresak enplegu erregulazioko espedientea aplikatzeko beste proposamen bat aurkeztu eta gero. Bileraren ondoren, langileen ordezkariek beharginei helaraziko dieten kontsulta aldiaren aurre akordioaren akta sinatu zen. Akordioa gaur bertan sinatuko dute, eta aldeek behin betiko amaitutzat emango dute prozeduraren kontsulta aldia; ondoren, lan agintaritzan aurkeztuko dute.

    Enpresak jakitera eman duenez, hitzarmenak 33 eguneko kalte ordaina ezartzen du antzinatasun urte bakoitzeko, 24 hileko mugarekin. Era berean, 2021, 2022 eta 2023 urteetan kategoria bereko edo antzeko lanpostuetan lanera itzultzea ere jasotzen du akordioak, betiere enpresaren irizpidearen arabera eskatzen den profilaren baldintza guztiak betetzen badituzte. Halaber, birkokatze programa bat adostu da, bederatzi hilabeteko laguntza eta zerbitzu gehigarriekin. 

   ELA sindikatuek ez du parte hartu akordioan; azaldu dutenez, akordioa "ate itxian eta modu ilunean" izan zen; ELAko ordezkariek ez dute negoziaketak parte hartu. Ez daude ados zuzendaritzaren proposamenarekin, eta gogorarazi dute enpresak irabaziak dituela, eta hortaz, kaleratzeak ez direla bidezkoak. 

Euskalerria Irratia

lunes, 1 de febrero de 2021

HIRIBURUA

    Probokazioa bota du batek. Nahita, noski; probokazioa jakinaren gainean egiten den zerbait baita. Eta bere probokazioan erran du ez duela Iruñea Euskal Herriko hiriburu gisa ikusten.

    Eta ongi dago. Ez da deus gertatzen. Euskal Herria bera estatu gisa existitzen ez denez, zertarako nahi luke Iruñeak titulu honorifiko hori izan?

    Nik neuk ez dut uste inoiz 7 probintzietako Euskal Herri bat estatu bihurtuta ikusiko dugunik. Nahiko ezkorra naiz horretan. Iduritzen baitzait horretarako aukera gutxi dagoela. Izatekotan, nik posibleago ikusten dut guk denok buruan dugun Euskal Herria independente bat hiru egitate administratiboren batura gisa, nork bere erakunde, hizkuntza eta hiriburuekin.

   Nolanahi dela ere, modu bateko zein bertzeko Euskal Herri independentea eraiki nahi baldin baduzue periferiak gutxietsiz eta baztertuz, hau da, Madril edo Parisen eredu zentralistak kopiatuz, nitaz paso egin, ados?

Asier Azpilikueta, Euskalerria Irratian

jueves, 31 de diciembre de 2020

ESPAINIAKO ARMADAK BARDEA BONBARDATU DU, HERRITARREI JAKINARAZI GABE

            Herritarrei hala egingo zuela ohartarazi gabe, Espainiako Armadak azaroaren 16tik 20ra bonbardatu zuen Bardea. Hala aitortu du Defentsa Ministerioak Espainiako Kongresuan, EH Bilduren galdera bati erantzunez.

                    Koldo Martinez senatariak ere Margarita Robles Defentsa ministroaren azalpenak eskatu ditu.

Euskalerria Irratia

lunes, 28 de diciembre de 2020

GARAT GAZTELU DA NAFAR GAZTE PARLAMENTUKO PRESIDENTE BERRIA

 Nafarroako IV. Gazte Parlamentuak gaur ospatu du lehenengo bilkura, urriaren 5 eta 11 bitartean egindako hauteskundeen ondoren azaroaren 19an telematikoki eratu zenetik.

Garat Gaztelu lehendakariak zuzendu ditu lehen topaketa honetako lanak. Osoko bilkura baino, lehenengo hartu-eman gisa balio izan du bilkurak. Aurkezpenak eta talde dinamikak izan dira nagusi, eta 30 hautetsiak Ganberaren egoitzako Osoko Bilkuren aretoan sartzen diren lehen aldia izan da.

Hala erabaki zuten iragan egunetan Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, eta Garat Gazteluk, IV. Gazte Parlamentuko presidenteak, urtea amaitu baino lehen Gazte Parlamentua martxan jartzeko eskaera izapidetzeko izan zuten bileran, egoera epidemiologikoari lotutako neurrien ondoriozko atzerapenak direla eta.

Bilkura hartara Garat Gaztelu Xabi Gartzialehendakari ohiarekin eta Juan Segundo Gutiérrez Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko presidentearekin batera joan zen, eta kargua hartu berri duen lehendakariak "gazteen beharrak eta interesak politika publikoen erdigunean kokatzeko lanean jarraitzeko borondatea" adierazi zion parlamentuko buruari. Hualdek Nafarroako Parlamentua herritarren parte-hartzea sustatzen lagunduko duten espazioak eta babesak eskaintzen jarraitzeko prest dagoela berretsi zuen, kasu honetan gazteak “eztabaidarako eta proposamen interesgarriak egiteko zereginetan inplikatzea” ahalbidetuz.

Gazte Parlamentua gazteen eztabaida eta parte-hartze politikorako foroa da, gazteentzako interesgarriak diren gaiak lantzeko eta gazteek pairatzen dituzten egiturazko arazoei aurre egiteko sortua. 

Garat Gazteluk azaroaren 19an hartu zuen presidente kargua. Iruindarra da, eta Lekunberrin bizi da egun. Zuzenbidean lizentziaduna da, eta aurreko legegintzaldian Nafarroako Gazte Parlamentuko kidea izan zen. Halaber, AEKn lanean eman nuen azken urtea; euskaltzalea dela nabarmentzen du, eta Gazte Parlamentua euskalduntzea da bere helburu nagusietako bat. “Gazteen ahalmen eraldatzailean sakonki sinesten dut, batez ere bizi ditugun garai konplexuetan. Egoera honetatik nola irten dugu jokoan, hemendik aurrera norabidea hartzeko; bidean, gazteen ikuspegia inoiz baino garrantzitsuagoa izango da. Gazteak oraina garelako”.

Euskalerria Irratia

viernes, 20 de noviembre de 2020

SADARREKO HARMAILAK EUSKARALDIAZ JANTZIKO DIRA GAURKO NEURKETARAKO


             Euskaraldiarekin bat egin du Osasuna taldeak. Gaur Huesca hartuko du Sadar futbol zelaian. Euskalerria irratiak zuzeneko kontakizuna eginen du, 20:45tik aurrera.

              Harmailak zaleez betetzeko aukerarik egon ez arren, Euskaraldiaz jantzi du Osasunak Sadar futbol zelaia. Huesca hartuko du gaur arratsaldean talde gorritxoak. Iosu Ganuza eta Eñaut Agirrebengoa kirol kazetariek zuzeneko kontakizuna eginen dute Euskalerria Irratian, 20:45tik aurrera.

Euskalerria Irratia

lunes, 24 de agosto de 2020

MANIOBRA MILITARRAK BERRIZ ERE BARDEAKO TIRO POLIGONOAN, GAURTIK OSTIRALERA

                 Gaurtik ostiralera arte, maniobra militarrak egingo dituzte Bardeako tiro poligonoan.
               Aireko armadak ohartarazi du "benetako hegaldikoak" direla eta, beraz, benetako armamentua egongo dela. Ohi denez, 10:00etatik 13:30era errepide perimetrala itxiko da.
                      Bardea parke natural izendatu zuten 1999an, eta 2000n, Unescoren Biosferaren Mundu Erreserba, Hegaztientzako Babes Bereziko bi Eremu eta hiru erreserba natural baititu. Hala ere, tiro poligono bat du, eta maniobra militarrak egiten dituzte sarritan, habitatak suntsituz, eta inguruko biztanle nahiz bisitarientzat arriskuak jarriz.
               Pasa den ostiralean, Izquierda-Ezkerrak Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzari eskatu zion maniobra horiek bertan behera uzteko, bai eta poligonoa behin betiko ixteko ere. Maniobrek gastu handiak dakartzatela salatu zuten, eta diru hori covid-19aren krisiak ahulenengan eragin dituen ondorio negatiboak arintzeko erabil ditzatela exijitu zuen.
Euskalerria Irratia

miércoles, 29 de julio de 2020

KOLPE JUDIZIALA NAVARRA SUMARI, IRUÑEKO UDALAREN SARE SOZIALETAN ELEBITASUNA EZABATZEAGATIK

         Nafarroako Administrazio Auzitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk jarritako helegiteari, Navarra Sumak Iruñeko Udaleko sare sozialetan gaztelaniazko eta euskarazko profil desberdinak ezarri ostean. Gaztelania eta euskara bereiztea "zuzenbidearen aurkakotzat" jo du.

            Nafarroako Administrazio Auzitegiak arrazoia eman dio EH Bilduren udal taldeak jarritako helegiteari, Navarra Sumak Iruñeko Udaleko sare sozialetan gaztelaniazko eta euskarazko profil desberdinak ezarri ostean. Hala, bertan behera utzi du bi hizkuntzak bereizi eta Iruñeko profil instituzionala aldatzeko erabakia –euskarri elebidun bakarra izatetik bi euskarri ezberdin izatera pasa zen, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz–, "zuzenbidearen aurkakoa" delakoan.  (klik egin-ver más)
Euskalerria Irratia

martes, 21 de julio de 2020

SIEMENS GAMESAREN LANGILEAK AGOITZETIK IRUÑERA JOANGO DIRA EUREN LANPOSTUAK DEFENDATZEKO

Ostegun goizeko 03:00etan Agoizko lantegitik Iruñera joango dira langileak, 10:00etan Nafarroako Parlamentuaren aurrera iristeko eta Manu Aierdi Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak Parlamentuan egingo duen agerraldiarekin bat egiteko.

Siemens Gamesako Langileen Batzordeko kideek Parlamentuko ekonomia garapenerako lan-saioan parte hartu dute eguerdian haien aldarrikapenak eta argudioak ganberan landu daitezen. Ekintzak eskatu dituzte "etorkizun oparoa" bermatzeko eta zonaldeko langabeziaren eta despopulazioaren aurka borrokatzeko. Bitartean, langileek elkarretaratzea egin dute Parlamentuaren aurrean.

Ostegunean 03:00etan Agoitzetik irten eta Iruñera joango dira  langileak, 10:00etan Nafarroako Parlamentuaren aurrera iristeko eta Manu Aierdi Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak Parlamentuan egingo duen agerraldiarekin bat egiteko. Ez da aste honetan eginen den mobilizazio bakarra. Egun horretan bertan, 19:00etan, Agoizko Merkatu plazan, Irati Bizirik herri plataformak herriarentzako batzar informatibo bat egitea aurreikusi du, eta bertan Enpresa Batzordeak ere parte hartuko du. Ondoren, giza mosaiko bat egingo dute Merkatu plazan bertan.
Ostiralean enpresarekin bilduko da langile batzordea. Neinsako lankideek elkarretaratzea egingo dute lantegiaren aurrean, babesa adierazteko eta larunbatean, hilaren 25ean, 19:00etan, Irati Bizirik plataformak deitutako manifestazioarekin bat egingo dute lengileek.
Euskalerria Irratia

domingo, 31 de mayo de 2020

ELIKADURARAKO LAGUNTZA ESKARIAK HIRUKOIZTUTA AZKEN HILABETEOTAN

              Behar handiena duten pertsonen laguntzan lan egiten duen talde hau kezkatuta azaldu da krisialdiaren bapateko kolpe gogorrarekin. Aurreko krisialditik babesik gabe diren pertsona asko jo ditu lehendabizikoz. Caritasetik gaineratzen dute, jende gehiago, familia gehiago, eroriko dira gizarte bazterkerian eta pobrezian, neurriak hartzen ez badira.

                Apirilean hirukoiztu egin dira Caritasen oinarrizko elikagaiak erosteko laguntza eskaerak. Pasa den urtean 10.000 euro bideratu zituzten horretarako, aurtengo apirilean jadanik 32.000 euro eman behar izan dituzte.

           "Herritar talde ahulenak babesik gabe geratu ziren aurreko krisialdian eta orain zuzen zuzenean jo ditu egoerak" azaldu du Angel Iriarte, Nafarroako Caritaseko arduradunak, "2008tik ez dute eskubiderik eta koltxoirik sortu eta ekonomia ezegonkorrean aritzen ziren orain arte". Horregatik, oinarrizko errenta bermatua izan dadila eskatu du Caritasek, "Jende askori aurki bukatuko baitzaie aurreztutakoa edo jadanik bukatu zaie uneotan". Akordio politikoa eskatu dute, "diru laguntzak handitu eta luzatzeko, alokairuak ordaintzeko, langabezia ordaintzeko, etxegabetzeak ekiditeko..
                      Euskalerria Irratia

jueves, 2 de abril de 2020

ERRONKARI IBARRA, MOMENTUZ, KORONABIRUSETIK SALBU

Erronkari da koronabirus kasurik ez duen Nafarroako eskualde bakarra. Dabid Salbotx Erronkariko euskara teknikariarekin mintzatu gara Metropoli Forala saioan. Haren ustetan, baliteke arrazoia ibarreko biztanle kopuru txikia izatea.  
Euskalerria Irratia

lunes, 24 de febrero de 2020

MAIORGA RAMÍREZ: "POLIZIAREN FURGOIAK ABIADA BIZIAN SARTU ZIREN PLAZAN GAZTEEN ATZETIK"

Ostiral arratsaldean, Iruñeko Alde Zaharreko ihauterien inguruan gertatu zenaren lekuko zuzena izan zen Maiorga Ramirez EH Bilduko parlamentaria. "Poliziaren furgoiak ziztu bizian sartu ziren San Frantzisko plazan". Ramirezek polizien jarrera salatu du, aurretik eramandako neska gaztea ez zutelako zuzenean ospitalera eraman. EH bilduk azalpenak eskatu ditu Iruñean eta Madrilen.
"Erabat neurrigabekoa izan zen Poliziaren agerraldia" azaldu du Euskalerria Irratian Maiorga Ramirezek, "ihauteri giroan, festa giroan ginen denak kalean, bapatean furgoiak abiadura bizian, espaloiaren gainetik azaldu zirenean. Neska bat aurretik eraman eta zauriturik geratu zen. Polizie eskatu nien dei zezatela anbulantzia baina ez zidaten kasurik egin eta atxilotuta komisaldegira eraman zuten. Han bai, bere gurasoak azaldu zirelarik, anbulantzia etorri zen".
EH Bilduk gertatukoa salatu du gaur Parlamentuan, "Tokiz kanpo eta justifikaziorik gabe oldartu zen Polizia ihauterietako kalejiran parte hartzen ari ziren gazteen kotnra" . Jose Luis Arasti Espainiako Gobernu ordezkariaren agerraldia eskatu du Adolfo Araiz parlamentariak. Madrilen, Diputatuen Kongresuan galderak ere erregistratu ditu EH Bilduk, Grande Marlaska Barne Ministroaren azalpenak eskatuz.

miércoles, 11 de diciembre de 2019

GEROA BAI MUESTRA SU SATISFACCIÓN POR EL INFORME LINGÜÍSTICO DEL CONSEJO DE EUROPA

Geroa Bai destaca que el 5º Informe sobre el cumplimiento del Tratado Europeo de las Lenguas Regionales o Minoritarias elaborado por el Comité de Expertos del Consejo de Europa “valora muy positivamente los avances a favor del euskera en Navarra registrados la pasada legislatura con el Gobierno de Uxue Barkos”.
Geroa Bai subraya la importancia de este informe “para desmentir categóricamente el relato falso e interesado que durante la pasada legislatura construyeron los grupos de la oposición para desgastar y atacar al gabinete liderado por Barkos”.
“En concreto, el informe subraya el cambio positivo en la política lingüística producido en 2016, valora que se haya destinado más recursos públicos al fomento del euskera y destaca la modificación de la Ley Foral del Euskera que permite la enseñanza en euskera, el modelo D, en los centros de educación públicos de la zona no vascófona”, señala Geroa Bai. “El Comité de Expertos constata además un avance en el uso del euskera y en el empleo de esta lengua en la prestación de servicios públicos”, indica.  (klik egin-ver más)
geroabai.com

viernes, 15 de noviembre de 2019

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTSEN IKUSKIZUNA BERTAN BEHERA UTZI DU IRUÑEKO UDALAK

Azaroaren 29an egitekoa zen emanaldia, azken urteotan bezala, eta maiatzetik hitzartua zegoen. Astelehen arratsaldean prentsaurreko bat eskainiko dute pailazoek Katakraken.   
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 'Bizi dantza' ikuskizuna ezin izanen dute eskaini Baluarten, baina ofizialki ez dakite zein den horretarako arrazoia. Iruñeko Udalak ez die azalpenik eman. Adierazi duten gauza bakarra da tramiterako agiri bat falta dela. 
Pailazoek astelehenean prentsaurreko bat egingo dute Iruñeko Katakrak liburu dendan, arratsaldeko 17:30etan. Iñigo Sancho abokatuarekin batera agertuko dira gertatutako guztiaren xehetasunak azaltzeko. Nafarroako arartekoarekin ere hitz egin dutela adierazi dute.
Euskalerria Irratia

miércoles, 21 de noviembre de 2018

162.500 EURO BIDERATUKO DITU ERRIGORAK NAFARROA HEGOALDEKO EUSKALGINTZARA

2018ko Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainan 13.000 saski eskaera jaso dituzte. 
5. urteurreneko kanpaina izan da aurtengoa, eta 13.000 saski banatuko dituzte datozen egunetan. Hala 162.500€ bideratuko dira Nafarroa hegoaldean euskarari hauspoa ematen segitzeko. "Nafarroa hegoaldean ahobizi eta belarriprest berriak sortzen jarraitzera bideratuko da ekarpena, euskalgintzara haize berriak ekar ditzaketen proiektuei muzin egin gabe".

2013 eta 2017 artean bost kanpaina egin dituzte aurretik, eta Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara 800.000€ inguru bideratu ditu horri esker Errigorak: "Urteotan lortutakoa garrantzitsua da, bai, baina askoz gehiago da oraindik lortzeko duguna". 5. urteurrenean egitasmoa aurrera ateratzearen zailtasuna izan dute gogoan antolatzaileek: "Ez da erraza auzolan ariketa erraldoi hau udazkenero errepikatzea. Milaka etxetan urtero Errigoraren saskia(k) hartzeko hautua egitea. Ez da erraza, baina oso polita da".

Polita deritzote, besteak beste, ekoizleen familia osatu duelako egitasmoak. Azkeneko kanpainan 23 etxe izan dira haien produktua eskaini dutenak. "Oso polita da helburuak konpartitzen ditugunen arteko elkarlana. Eta politagoa desberdinen artekoa; batzuei besteen irrikak eta ametsak itsastea".

Euskalerria Irratia

lunes, 29 de octubre de 2018

EUSKALERRIA IRRATIAK 30.URTEURREN FESTA OSPATUKO DU AZAROAREN 7AN, ZENTRAL KAFE ANTZOKIAN

Euskalerria Irratiak hiru hamarkada beteko ditu azaroaren zazpian. Lizentzia ukapen guztien gainetik eta bazterkeria ekonomiko guztien azpitik irrati iruindarra hiru hamarkada betetzera iritsi bada, bere komunitate ahaltsu eta eskuzabalari esker izan da. Eta komunitate horretako kideei zorionak eta eskerrak emateko festa antolatu du: 8.000 entzuleak, 200 kolaboratzaileak, 1.000 bazkideak, ehunka iragarleak, lagun guztiak daude gonbidaturik.

Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuk entxuferik gabe hiru bat kanta joko ditu; beste horrenbeste eginen dute elkarrekin diskoa prestatzen ari diren Joseba Tapiak, Ion Celestinok eta Nerea Erbitik; eta baita Edozein Bi taldeko kideek ere: Emausko Raperoetako Ritxek eta Soñadores Natos taldeko Aingeruk hain justu.

Ordu bete inguruko ekitaldia izanen da, bi hitzartze laburrekin. Helburua da ospatzea Euskalerria Irratia euskaldunon hiri buruzagiaren berezigarri bihurtu dela; izan ere, Eusko Jaurlaritzaren euskarazko komunikabideen kontsumoari buruzko inkestaren arabera, irismenik handieneko tokiko irratia da, eta hiri inguru batean errotzea lortu duen bakarrenetakoa: entzuleen artean %70 euskaldun berriak ditu, %62 goi ikasketadunak eta %60 50 urte baino gutxiagokoak.