Mostrando entradas con la etiqueta bertsolaritza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bertsolaritza. Mostrar todas las entradas

jueves, 5 de mayo de 2022

TAFALLAK XV. EUSKARAREN ASTEA OSPATUKO DU MAIATZAREN 16TIK 21ERA

 Euskara Batzordeak aste hauetan zehar finkatutako egitaraua gaur aurkeztu da Tafallako Udaletxean. 

Maiatzak 16 astelehena ETB1ek Tafallan grabatutako “Herri txiki, infernu handi” saioa proiektatuko da Kultur Etxean. Astearte arratsaldean Marqués de la Real Defensa ikastetxeak antolatuta, Herri Kirolak egongo dira eta ostean AEKren eskutik mintzodromo ireki bat ospatuko da plazan.

Asteazkenean, Agerraldiak antolatuta, jolasgune bat egongo da herriko plazan eta ondoren, Udalak bultzatutako irakurle taldeak “Epizentroa” liburua aztertuko du liburutegian.

Maiatzak 19 osteguna bertso poteo bat izango da alde zaharretik Saioa Alkaiza eta Xabier Terrerosekin. Ostiralean, Arkakusoen plazatxoan, txalapartarien topaketa bat ospatuko da.

Egun handia maiatzaren 21a izango da. Goizean, ekitaldi ofizialaren ostean, Tafallako Ikastolak eta Asier Marco Erraldoi Konpartsak antolatutako Erraldoi topaketa bat burutuko da. Eguerdian bazkari herrikoia egongo da. Tiketak esteka honen bidez eros daitezke. Lekua mugatua izango da, beraz, izena emateko azkar ibiltzea gomendatzen dute. Amaitzeko, arratsaldean puzgarriak eta kontzertuak egongo dira.

miércoles, 13 de abril de 2022

jueves, 31 de marzo de 2022

"OMBUAREN ITZALA" PEDRO MARI OTAÑO BERTSOLARIARI BURUZKO HITZALDIA KULTURGUNEAN

    Datorren apirilaren 6an, asteazkena, 19:00etan “Ombuaren Itzala”, Pedro Mari Otaño bertsolariari buruzko filma luzemetraiarentzako burututako auzolan proiektuari buruzko hitzaldia ospatuko da Kulturgunean. Patxi Bisquert (Tasio pelikularen protagonista) izango da hizlaria.

   Egitasmo berri honetan euskal  idazle eta poeta handi den Koldo Izagirreren hitzak bide lagun izanik, berari zor baitizkiogu gidoi bikaina eta lankidetza horren emaitza den bertsolari handiaren Pello Mari Otañori buruzko “Ombuaren itzala” filmaren proiektua.

   Zinema ona egiten jarraitu nahi dugu, zinema ona eta ezberdina egin nahi dugu, guk bezala pentsatzen duten beste asko baitaude. Gure jendeaz, gure kultura sortzaileez hitz egiten duten filmak egingo ditugu, Pello Mari Otañoren kasuan bezala. Eta berreskuratu, berpiztu, euskal belaunaldi berrientzat, gazteenentzat batez ere baina ez soilik. Filma Euskal Herriko herri guztietara eraman nahi dugu, Adourretik Ebrora… Mauletik Enkarterrietara…. Zurekin kontatzen dugu.  (Patxi Bisquert)

domingo, 16 de enero de 2022

TA TXILLARDEGIK NON DU LIBURUTEGIA? UNAI GAZTELUMENDIREN BERTSO SORTA EDERRA

Atzo, Donostiako Antigua auzoan, eguerdiko eguzki handiak argia oparitu zuen, epeltasun gozoa, hitzaren, dantzaren eta irudiaren bitartez zabaldu zen energia handia, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi handiaren heriotzaren X. urteurreneko ekitaldia ederragotuz. Familia lehen lerroan, adineko jendea eta gazteak ere bai, lehengo eta oraingo militante abertzaleak, memoria kondentsatu asko sentitu zitekeen, itzaltzen ari den belaunaldi baten presentzia, gure herriarentzat eta euskararentzat handia, oso handia izan den figura baten itzalpean.

Donostian barrena eraman dute jendea bertsoz bertso, hiriko iruditeria eta izendegia errepasatuz: Isabel II.aren edo Carlos I.aren hiribideak, Maria Cristina bera ere, Frantzia paseoa, Madril etorbidea, Londres Hotela… «eta Txillardegik non du liburutegia?»

miércoles, 5 de enero de 2022

TAFALLAKO BERTSO ESKOLA MARTXAN JARRI NAHIAN DABILTZA


       Tafallan duela gutxi Nafarroako Bertsozale Elkartearen eskutik hasitako proiektuari indarra eman nahian lehen saioei ekin nahi diete. Interesa dutenak bultzagileekin harremanetan jar daitezke.


.

lunes, 29 de noviembre de 2021

SAIOA ALKAIZA DA 2021EKO NAFARROAKO BERTSOLARI TXAPELDUNA

        Lehen aldiz finalera iritsi eta txapela jantzi du Saioa Alkaizak, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Bertsolaritzaren alde ekarpen handia egin duen Estitxu Arozenak jantzi dio txapela irabazleari.

      1.750 lagun elkartu dira gaur Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala zuzenean jarraitzeko. 15:00etan ireki dira aretoko ateak, eta behin pistako eta harmailetako aulkiak beteta, 17:00etan oholtzaratu dira bertsolariak, zozketak erabakitako ordenean: Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar,  Eneko Fernandez Maritxalar, Joanes Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Altzuri, Xabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria. Ander Aranburu Arriolak egin ditu aurkezle lanak, eta Alaitz Rekondo Ferrero aritu da gaiak ematen.  (klik egin-ver más)

bertsozale.eus

miércoles, 27 de octubre de 2021

B.E.C.ETIK NAFARROA ARENARA EGINGO DU JAUZI BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIAK

 Plaza poliki-poliki martxa eta erritmoa berreskuratzen ari den honetan, bertsolaritzaren plaza handienari ere tokatu zaio lehengoratzen hastea. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak adierazi du, alegia, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren makina berriro abian jartzeko asmoa duela, 2021erako aurreikusita zegoen eta pandemiak bertan behera uztera behartu duen hitzordua 2022ko udazkenean gauzatuko dela aurreratuz.

Zehazki, datorren urteko irailaren 24an abiatuko da Getxon Txapelketa Nagusiaren 18. edizioa, eta abenduaren 18an jokatuko da finala Iruñean. Eszenatoki aldaketa da igarpenak ekarri duen nobedade nagusia, 2005. urteaz geroztik Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-ekin etxekotuta baitzegoen Bertsolari Txapelketa Nagusia.   (klik egin-ver más)

N.Azurmendi, Diario Vascon

sábado, 12 de junio de 2021

XABIER PERITZ MENDIZABAL, EUZKITZE BASERRIKOA

           Bertsoa etxeko sukaldean entzun zuen lehenengoz Xabier Euzkitzek. Aitaren eta amaren arteko zirtoak eta Gloria Fuertesek espainiar telebistan egiten zituen hitz joko eta errimak oso ondo oroitzen ditu azpeitiarrak. Oso bizkor iritsi zen plazetan handienekin abestera, eta agian bizkorregi utzi zuen oholtza, arrazoi politikoak medio. Telebistan karrera oparoa egin du aurkezle gisa 80ko hamarkada amaieratik gaurdaino, aitzitik, ez dio inoiz uko egin bertsolariaren tituluari. Zarauzko bere etxean sartu ditugu mikrofonoak. 


Elkarrizketa entzun

viernes, 4 de junio de 2021

EKAINEAN JOKATUKO DIRA NAFARROAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO AURREKANPORAKETAK

 

                    Urriaren 2an abiatuko da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, azaroaren 27ra bitarte luzatuko dena. Horren aurretik, ordea, hiru aurrekanporaketa saio jokatuko dira ekainean, txapelketan parte hartuko duten bertsolarien zerrenda osatzeko. Ekainaren 18an Igantzin, 19an Garesen eta 20an Iruritan jokatuko dira hiru saio horiek, eta 18 bertsolarik hartuko dute parte guztira.  (klik egin-ver más)

Nafarroako Bertsozale Elkartea

sábado, 1 de mayo de 2021

BERTSO ESKOLA TAFALLAKO IKASTOLAN

2021ean martxan jarritako proiektuetako bat ikusteko aukera da bideo hau. Tafallan Nafarroako Bertsozale Elkartearen eskutik Ikastolan bertso eskola saioak eman dira.

domingo, 25 de abril de 2021

PUNTA-PUNTAKO BERTSO-SAIOA TAFALLAN MAIATZAREN 8AN

   Goi-mailako bertso-entzukizunaz gozatzeko aukera izango dugu Tafallako Kulturgunean maiatzaren 8an. ^Punta-puntako bertsolariok izanen ditugu gure artean: Jon Maia, Maddalen Arzallus, Miren Amuriza eta Endika Legarra. Gai jartzaile lanak Ander Aranbururen kontu izango dira.

   Pandemiak bertso plaza ia desagerrarazi duen honetan, eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratuta, nafar bertsolari eta gai-jartzaileei plazak eskaintzea da Bertsozale elkartearen helburua. Horrekin batera kultura, eta bertsolaritza, segurua dela eta erantzukizunez antolatu daitekeela erakustea.

Maiatzak 8 Tafallako Kulturgunean| 18:00 | Sarrera: 3€




lunes, 8 de febrero de 2021

BERTSO EGUNA, IRUÑEAN ETA INTERNETEZ

     Otsailaren 13an izango da bertso emanaldia Gayarre antzokian. Aretorako sarrerak www.teatrogayarre.com webgunean daude eskuragai; Internetez zuzenean ikusi ahal izateko, www.bertsosarrerak.eus atarian erosi behar dira.

    Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira bertsolariak eta Ainhoa Larretxea gai-jartzailea elkartuko dira 2021eko lehen Bertso Egunean. Iruñeko Gayarre antzokian izango da bertso saioa, 18:00etan hasita. Ez dira protagonista bakarrak izango, Eneko Lazkoz eta Oihane Perea bertsolariek ere hartuko baitute parte emanaldian.

    Eta horrek guztiak, protagonistek, lekuak, testuinguruak eta bestek, izango du zeresanik Bertso Egunean: "Errealitateei beste ikuspuntu edo perspektiba batzuetatik kantatuko diegu. Abiapuntuak egiten baitu gaia, kantatzeko hautatu dugun lekuak aldatzen baititu esanahiak, kolektiboan aritzeak aldatzen baitu bakarka marraztu dugun errealitatea" aurreratu du aurrelanean aritu den Saioa Alkaizak.

     Antzokirako sarrerak www.teatrogayarre.com webgunean daude eskuragai, 12 euroren truke; 9 eurotan izango dituzte Bertsozale Elkarteko bazkideek. Aretora joan gabe, Internetez zuzenean ikusi nahi duenak ere izango du aukera. Horretarako ere sarrera hartu behar da, baina www.bertsosarrerak.eus atarian: 5 eurotan eskuratu ahal izango dira sarrerok, eta 3 eurotan izango dituzte bazkideek. Behin sarrera erosita, Internetez nola jarraitu azaltzeko argibideak bidaliko zaizkie zaleei.

lunes, 5 de octubre de 2020

TXAPELKETA ATZERATZEA ERABAKI DU NAFARROAKO BERTSOLARI ELKARTEAK


               Nafarroako Bertsolari Txapelketa ez da zegokion datetan jokatuko. Hala erabaki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, bere oinarriak kontsultatu eta egoera aztertu ostean. Covid-19aren pandemiak –eta hura kontrolpean hartzeko neurriek– egitasmoaren berezitasunak bermatzea zailtzen dute, eta bereziki jartzen dute ezbaian txapelketaren oinarrizko irizpidea den aukera berdintasuna. Besteak beste, honako egoerak sortu daitezke: bertsolariak konfinatu behar izatea, eta ondorioz txapelketan parte hartzeko aukera galtzea; saiotik saiora epaimahai bera bermatzeko zailtasunak izatea; saio batetik besterako aldaketak saioaren beraren aforo eta ezaugarrietan; etab. Gauzak horrela, txapelketa urtarriletik martxorako epean ez egitea erabaki du elkarte antolatzaileak. Pandemiaren bilakaeraren arabera erabakiko da data berria. (klik egin-ver más)
bertsozale.eus

viernes, 5 de junio de 2020

EL ARTE DE REPENTIZAR DEL BERTSOLARI Y DEL JOTERO

No me acuerdo qué año era, pero si que eran fiestas y que yo todavía era un mocete.
En el kiosko no había nadie. O quizá era el descanso de la música.
Un guarda del ayuntamiento repartia debajo del kiosko vino gratis en vasos de cristal a los que se acercaban.
Una cuadrilla de mozos en ambiente de juerga (ahora tendrán unos ochenta años) empezó a cantar con esa tonadilla que empleaban los músicos para sus "coplas"... pero...
Uno de ellos empezó (siguiendo la tonadilla) a inventar coplas en las que se metía con el físico de otro mozo... ¡que también contestó cantando otras cosas sobre el primero!
Entonces me di cuenta de que se podía inventar letras nuevas con aquella musiquilla tan pegadiza de la cancionica... y que aquellos mozos acertaron a hacerlo bien unas cuantas veces.... ¡así, de repente, entre las risas de los demás!  (klik egin-ver más)
Mikel Burgui, en su blog

sábado, 23 de marzo de 2019

NAFARROAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALA FESTA HANDIA IZATEA NAHI DUTE

Gaur arratsaldean jokatuko da, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, eta eitb.eus-en zuzenean ikusi ahalko da saioa.
17:00etan hasita, zortzi bertsolari izango dira txapela lortzeko lehian arituko direnak, guztiak gizonezkoak: Eneko Lazkoz, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Eneko Fernandez, Julio Soto, Xabat lllarregi, Julen Zelaieta eta Xabi Maia.
Julio Sotok 2017an irabazitako txapelari eutsi nahi dio aurtengo ekitaldian, baina aurkari izango ditu finaletan eskarmentu handia duten bertsolariak, eta baita egun handi horretan lehen aldiz arituko direnak ere.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak azpimarratu du finala "urte osoan zehar egiten den lan isilaren fruitua eta alderdirik ikusgarriena" dela, eta “festa handia" izatea nahi dutela.
Bestalde, finala elkarlanean antolatzeko Iruñeko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren berri eman du elkarteak. Izan ere, Udalak ekitaldiaren antolaketak dakartzan gastuen zati bat hartuko du bere gain.
eitb.eus

lunes, 11 de marzo de 2019

NAFARROAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALISTEN ZERRENDA, OSATUTA

Osatu da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean arituko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Hiru finalaurrekoetako irabazleei, sailkapenaren araberako beste bost bertsolari gehitu zaizkie. Ondorioz, hauek izango dira txapelaren bila jardungo dutenak: Eneko Lazkoz, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Eneko Fernandez, Julio Soto, Xabat Illarregi, Julen Zelaieta eta Xabi Maia.

Martxoaren 23an jokatuko da finala, 17:00etatik aurrera Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, eta baita ondorengo salmenta puntuetan ere: Karrikiri denda (Iruñea), Fantxike denda (Elizondo), Okindegia (Lesaka), Maimur liburudenda (Leitza), Xapatero taberna (Etxarri Aranatz) eta Olgarenea natur-denda (Lizarra). Ondorengo egunetan, finalari buruzko xehetasun eta informazio gehiago emango du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Bitartean, eskuragai duzue txapelketako informazio eguneratua, www.bertsozale.eus atarian.

martes, 9 de octubre de 2018

IMPROVISADORES ARGENTINOS Y CUBANOS DE GIRA EN EUSKAL HERRIA JUNTO CON BERTSOLARIS



Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira, gira que aúna a bertsolaris con otros improvisadores internacionales, visitará entre el 9 y el 14 de octubre Iruña, Erandio, Hernani, Gasteiz, Baiona y Donostia.
Los bertsolaris Amets Arzallus, Jone Uria, Julio Soto, Maialen Lujanbio y Xabi Igoa actuarán junto a la repentista cubana Tomasita Quiala y la payadora argentina Araceli Argüello.
La gira comenzará el martes 9 de octubre a las 19:00 horas en Zentral Aretoa, en el Casco Viejo de la capital navarra.

jueves, 7 de junio de 2018

NAFARROAKO GOBERNUAK BERTSOLARITZA KULTURA-INTERESEKO ONDASUN INMATERIAL IZENDATU DU



Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onartutako erabakiaren arabera, bertsolaritza kultura-intereseko ondasun izendatu du, ondare immaterialaren kategorian. Exekutiboak nabarmendu duenez, bertsolaritza babesteko neurriek “honen fosilizazioa, bereizgarritasunaren eta autonomiaren galera eta lehiaketa eta ikuskizun testuinguruen gehiegizko nagusitasuna saihestu” beharko dituzte.
Gobernuaren iritziz, “transmisioa bermatuta dagoela irudi du orain arte eskolen bitartez ezarri diren ekintzei esker, eta hizkuntzaren bilakaerari nahiz gizartean duen erabilpen eta presentziari lotuta dago”.
Izendapen honetarako eskaera Nafarroako Bertsozaleen Elkarteak aurkeztu zuen. Erakunde honek Nafarroako bertsolaritzaren esparru desberdinei lotutako eragile gehienak ordezkatzen ditu: bertsolariak, bertsozaleak, ikertzaileak, dibulgatzaileak eta antolatzaileak.   (klik egin-ver más)
navarra.es