
ETBn 1983az geroztik aritu zen. Zopa haundi, Arkupe, Farenheit, Beti eskamak kentzen, Babel eta Ez dago larrosarik saioetan aritu zen, baina telebistan eginiko ibilbidea Sautrela literatura saiora egon da bereziki lotuta. 1999. urtean estreinatu zuten programa, eta 2012ra arte aritu zen etengabe. Etxeberria zen zuzendari eta aurkezle. Urtebete programaziotik kanpo egon ostean, 2013an berrezarri zuten, eta 2016an, Etxeberria ordurako gaixo zegoela, Beñat Sarasolak ordezkatu zuen aurkezle gisa.
Iazko irailean jakinarazi zuen minbizia zuela. Zuzeu atarian "Minbizia dut" izenburupean idatzitako sarreran, gogora ekarri zuen duela 25 urte ere izan zuela gaixotasun hori. Osatu zen orduan, baina kartzinoma "bortitzago, biziago, erasokorrago" birsortu zitzaion. (Ikusi "Minbizia dut")
BERRIA