
Baina kaltea egina zegoen: kalte pertsonala eta kalte profesionala. «Sarraskia» egin ziotela salatu zuen: eramandako paper asko ez zizkioten itzuli, eta bueltatu zizkiotenak desordenaturik zeuden. «Ez da borondaterik gabe egina. Ezabatu egiten dizute memoria, badakite-eta ni bezalako baten indarra bere dosierretan dagoela. Nire informazio bilketetan oinarritutako lanik ez dut egin ordutik».
Eta 2015ean azaleratu zen urteetan erraietan pilatutako mina. Hezur muineko minbizia atzeman zioten Torrealdairi, eta zuzenean lotu zuen torturarekin. Lotura bazegoela ondorioztatu zuen haren psikiatrak ere. (klik egin-ver más)
BERRIA