
Bartzelonako Euskal Etxeak aurten ere bat egin du
Korrika 16rekin, eta hilabete osoan zehar euskara eta euskal kultura ardatz duten ekimenak antolatuko ditu: hitzaldiak, antzerki emanaldiak, kontzertuak, mahai-inguruak... Hilaren 28an, esaterako, Korricursa egingo dute Bartzelonan, eta bazkari herrikoia, kontzertuak eta bestelako ekimenak izango dira gero Víctor Balaguer Plazan.
Ekimen horien berri zehatza jakin dezakezue
http://euskaletxeak.org/eus/agenda.php ean, edota Auzo Gotikoko Montcada Plazan kokatuta dagoen txokoan bertan (933102200 tfnoa). Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 6etatik gaueko 10etara egoten dira eta noizean behin, futbol eta pilota partiduak ikusteko elkartzen dira asteburuetan ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario