domingo, 22 de marzo de 2009

SILVEIRA TXAPELDUN BERRIZ ERE ETA JENDEA SARTU EZINDA

Xabier Silveirak historia egin du bertsolari txapelketan, eta gaur arte inork lortu ez eta aurrerantzean ere zaila izango den marka jarri zuen atzo Elizondoko Lur dantzatokian: seigarren txapela janztea. Hura zen faborito nagusia, baina iazko atsedenaren ondoren, eta ikusita aurten Julio Sotok egin dituen saio txukunak, ikusmina zegoen finala nola joango zen. Eta azken urteotako eta, beharbada, inoizko Nafarroako bertsolari final onena eskaini zuten bi bertsolarien artean, batez ere desenpatea jokatu behar izan zutenean. Izan ere, bost puntu baino gutxiagoren aldearekin iritsi ziren bi bertsolariak behin kartzelakoa kantatu eta gero. (klik egin-ver más)
Berria

No hay comentarios:

Publicar un comentario