IRUÑEAN KANTUZ euskaraz abestu nahi duen edonorentzako festa da. Hilero lehen larunbatarekin denok ezagutzen ditugun euskal kanta zahar eta berriak abesten ditugu eta hurbiltzen den orori abestien letra ematen zaio. 2005an abian jarri zen herri ekimen honen sortzaileak Kantuzaleen elkartea, Muthiko Alaiak, Orreaga, Karrikiri, Manexak eta Euskaldun Biltoki izan ziren. Eguerdian, Mercaderes Plazan hasita. Animatu, kantatzeko grina izanez gero nahikoa, ez da gehiagorik eskatzen. Hilaren lehen larunbatean, etzi bertan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario