
Bost auzipetuak aurreikuspen txarrak dituzte epaiketari begira. "Errealitate ukigarriari dagokionean, aurreikuspenik txarrenak etengabe bete diren honetan epaiketa egiten bada sententzia kondenatorioren bat egongo da, hori da orain aurreikusten duguna. Eta aurreikuspen horrekin ez dago bukaera onik Egunkaria kasuarentzat", adierazi du Joan Mari Torrealdaik.
Sei urte igaro dira Egunkaria-ren aurkako erasoa gertatu zenetik eta "sarraski hura indarrean dago". "Euskara sustatu izanaren errudun, euskal kultura sutsuki sustatu izanaren errudun, euskal komunikabidegintzan gartsuki jardun izanaren errudun...bai. Baina Euskara sustatzeak, euskal kultura sustatzeak, euskal komunikabidegintzan jarduteak ez gaitu ETAkoak bihurtzen, tesi polizialak eta akusazio popularrak baieztatzen duen moduan", nabarmendu dute bost auzipetuek.
Berria
No hay comentarios:
Publicar un comentario